luma hartu dut besterik gabe hitz urdinak datozkit zain nago bitartean arrasto gainean ezartzen ditut hileran banan hizkiz hizkilotuz zehaztuz arrastoa luzatuz ahal eginaz nabil zenbatuz arrastoa onduz bakanduz txukunduz pilatuz handiz idatziz tipiz zuzenka zeharka irakurtzeko eran garabatoz hizkiak berpasatuz lumaz begiez hilerak moztuz erabili abildade kontuan ez baitzen hain artetsua artea gustatzen zitzaion gehiegi eta izan zituen pintura koxkor batzuk egiten saiatu zen egunak ere beretasun guztiak hankaz gora joaten ziren mozkortzen zen bakoitzean orduan ardoa zuen begien aurrean eta sabelbidean gauetan egiten zituen juergak makaltzen hasia zuten gure indalezio ametsik ez zuen egiten urte gehiegi biziko zenik eta gizenegia zegoen jana gehiegi gustatzen zitzaion eta gibela hasi zitzaion pasada batzuen uste gutxiena zuenean egiten hala ere bazuen humorerik eta aurrera joanen zelakoan betirako utzi behar zuela ardo edatea eta abarrek baztertzen zituen patrikan dirudik dudan bitartean eta ahoa zabaltzeko ahalmenik galtzen ez dudan neurrian ni indalezio mozkorra izanen nauk eta zuek hor konpon.

 

 

© J.I. Garmendia