eta horrela bukaerarik gabe jarrai

daiteke zerbait berria beti sortuz

edo formatuz.

paper gainean arrasto batzuk

zuri gainean beztasun batzuk

hitzak jostea eta soineko bat egitea

izan daiteke

jolas bat

inuzentekeria bat

amets baten irudia

edo ezer eman

nahi ezaren jiraketa alai bat

espazio bat betetzea

edo jarraitze hutsa

hasiera baten ondorena

saski batera botatzen diren

hitz zaborrak

oroitzak

hitzez gauzak pilatzen

feria batetan salketa

bukaerarik gabeko bidetxurra

hizkien uztartzea eta aida esatea

        aida esan eta abiatu zen nora jakin gabe zihoan ibiltzearen plazerragatik herri handi batetako kaleetan zehar eta ez zekien nun hasi zuen bidea eta ez zekien nun bukatuko zuen nomada bihurtu baitzen ibiltari mugarri eta osatuz noa eta espazioak betez eta zikinduz mantxatuz pilaketa formaketa montaketa eta hitz jarioa.

        ezer esan nahi ez duenaren distantzia hartu dut ezer ez dut esateko makina bat aurrean edukitzea aski izan dut idazten hasteko eta darrait plazerra sortu nahi nuke plazer izan nahi nuke plazerra bizi nahi nuke eta plazerra gidari jarri irakurtzea plazer izan dadin eta idaztea besterik gabe sinifikantea urkatu dugu ez dago zer esanik ez dugu beharbada, jolas bihurtu dugu lana eta bizia.

 

 

© J.I. Garmendia