...zer jarri behar dudan jakin gabe esan zidan betirako izanez ez ezazue usterik ukan betirako ez denez da muturik nagoke ez balitzateke ehortziko berez ezer egin ez dezakeelako gehienez behiaren konturik ez ezazue ez esan ez adierazi laurak jo dute aspaldi eta ez dezakegu berriz gosaldu egunean gosari bat bakarrik egiten baita eta gainera ez dezagun botilarik hustu bikarbonatorik ez baitaukagu eskuan eta bihoz erreari benetako begiramena zor zaio ez baita beti berdina izaten hala batzuetan hola besteetan ahotik hasten zaizu batzuetan besteetan atzeko edo erdiko zulotik eta ez dago gauza hain aldredebesik esirik gainditu ez dezakeenik dagoela dog esaten dela ez ezazu inoiz ahaz betirako ikasitako gauzak betirako izan daitezen eta makinaz idaztean benetako plazerra lortzen baduzu jarrai idazten eta makinaz idaztean benetako plazerra lortzen baduzu jarrai idazten ez ezazu plazan dagoen zuhaitza lurrera pikondoak perretxikorik ez duela neguan gaudela ohartuz ez diezaiogun arbolari hostorik zintzilika dezan eska ebangelioko kristok zer ikusi handirik ez duen bezala eta bi aldiz diot kristo guztiak jakin dezaten antzarrak ere uretan igeritzen direla gauza jakina da naiz aspaldi erabakita izan behiak ere artifizialki umetzen dituzte eta behiaren behitasunik ez diezadatela uka plazerra lortzeko dretxoa kendu baitiote hainbeste esne ematen duen animali handiari aita gure bezala dakit aspaldi ahaztu zitzaidan salbea eta kredoa zuek ere jakinen duzue tolosako ferian nola ziza horiak goraka egin duten angulak bezalaxe goraka joaten baitira gauzak garestitzen edo gutxitzen zaienean dirua jauntxo handi batzuei eta dirua gauza preziatua dela nork ukatuko du ikulurako txirbila ere erosi beharra dago gaur egun behiek ximaurrez eta usuriz zikin dezaten eta baserritarrari azpiak egiten ahaztu ez dakion hotzikararik atrapa ez dezan leihoa itxi dezagun aitonaren katarroak amonari erreuma sortu baitio gaur egun ez baitute bakerik ematen ez polizi ez apaiz jaunak tabernetan ere ikusten dituzu lehenda bizikoan elizara joan beharko duzu berriz besteak bisitatzera reja tarteko mojak aspaldi kaleratu ziren eta ez dira denak mojak saintdenisko haragi saltzaileak plazer erosleak eta beste gainontzekoak kupida apur bat izan dezagun lagun urkoarekin heura meura eta zura uraz barbantzuak eta abar garbitzen saiatzen zelako nere amandrea ezkondu zenean zilarrezko era berriko eraztuna jantzi omen zuen bere senarrak eta soliaren kaloria trigua maduratzeko formidablea den lurraldeetara joan omen ziren biak zoriontsu izatera hainbeste gauza ikasten da gaurko mundu aldrebes honetan amabirjina doloretakoa esaten zuen paskual jaunak azaren bat feritik etxerakoan mobiletean zetorrenean atzeko parriletik gaizki lotuak zeudelako erortzen zitzaionean eskupetaz hil zuen ijitoa astoari bere zelai garbienean perretxikoak aurkituko zituelakoan joan zen mendira eta gauean eginen zuen afarian pentsatuz oliorik garestiena erosteko agindu zion emazte joxepari nahiz hilaren azkenean azkenetan egon beharra ukan bakarrik egiten utzi ez ziolako hain gizena ikusi zuen medikoarena joan baino berak eskaintzen zizkion bitaminaz hobe zuela flakatzea esan zion xmximxaletak bere maiteari ur pixkatekin hartzen zirela arrantzaleak sei hilabetez andrerik gozatzeko aukerak kendu dizkietelako gizonezkoz beteta itsasoratzen direlako ontzi guztiak ardoz eta patataz ganbaraz erruz bete ondorentxo gazteen baterik begiratzeak hanka tartean haragi usaiha sortzen dietelako edo askok behin marikoitza ere ezagutzera iristen dira eta ez da harritzekoa prensaren gezurrak hain hizki maiuskulaz idatzita ikustea esaten dutena gezurra dela asmatzea ez baita hain zaila inteligentzia bati bakarrik permititua egiarik ez baita hain xamurki eta inozenteki esaten poliziaren porra kautxozkoa dela ezagutu gabe eta oeste aldean pistolero artean sortzen diren desditxak beldurgarriak direlakoan indaleziok esan zidan etzuela kartarik idatziko desterratua izatea nahiago zuelakoan maletak egiteko beta ozta-ozta eman zioten eskerrak oraindik aitona zaharrak lanik egiten duen bestea antzutuko lirateke gure ikuluko behi guztiak azkeneko inbestigazioek dioten arabera eta esaten den guztia ez baita hain urrekoloreko aitzinako tranbia zaharrak berriz karriletan jartzea izanen litzateke soluziorik jatorrena ziudade poluzionatu hauetako zirkulazioa alaitzeko azkeneko dekretoan azaldu omen da nik ez dut irakurtzeko desgraziarik ukan drogatu guztiak drogatu koldar baztuk direla lanik ere egin nahi ez duten alferrak perratzaileak ez du dirurik irabazten kafera lanera joaten ez baldin bada eta ordulariak baino ordu gehiago sartu zituen biharamoneko kursoa preparatzen nahiko lo egiten genuen behintzat hazkazalak jaten hasten zenean maixu jauna begi bat gerratean galdua zuen herriaren izenean egiten diren txoroaldiak herri xeheak pagatu behar izaten ditu eta berak uste gutxiena duen eran ordaindu gainera heurak etorriko zaizkizu inpuestoak eta kontribuzioak ez direla txinitoak konbertitzeko esanez mao poderera igo zenetik ez baitago gauza hain antireboluzionariorik egiterik eta horretarako idatzi zuen liburu hain gorria infernuko deabruek diktatua zela esaten dute batzuek beste batzuentzat aita saindua baino azkarragoa izaten ez omen da zaila bere larogeita ez dakit zenbat urte bizkar gainean eta hala ere bizitza guztian besterik ezagutu ez duelako beharbada eta ohiturak damaion monotoniagatik lanean baino ez du pentsatzen errosarioa errezatzen ari denean ere zeruko atea jotzen duenean ez du hainbesteko problemarik izanen hainbeste aldiz gauza bera pentsatzen ahalegitzen zaren bezela zerua ezkerreko eskuko kailoa baino hobekiago ezagutzen dute gaurko moja gaixoek eta nahiz konbentuari su eman izanen da norbait beldurrik ez izan zela religiosoenean beste konbentu edo etxeren bat jasoko dutenik nahiz inguruaren estetika guztiari ipurzuloko bat eman ez baita gauza hain aldrebesa atzetik ere artegitea gauza benetan arrigarria nola gaurko jende zaharrek beldurragatik edo ezagutza gutxi dutelako agian nola ez duten atzeko zulorik maita eta beren plazer proskritoa teatroa egite hutsarekin ez baita jaten huelga ere noizik behin egin beharra dago dirua iristen ez denean kabiarra erosteko batez ere gaurko izparringian letra handiz agertzen digute eta erakusten drogatuen eta lapurren eta bioladoreen abentura farregarriak begiratu besterik ez dago parisen jarri duten burdin tornillo eta kristalezko etxe hori dudarik ere etorriko zaizu hilea hartzera izan ez ote den ministro jaunak opa izan nahi digutena kulturaren izan sainduan dena dela itsaso barruan zaudenean ez duzu gehiegi pentsatzen ilargiari karatxorik zergatik sortzen ez zaion edo goizeko ihintza zilar koloreko zergatik ez den bihartzen iluntzerako haize hotza baitabil kalean beti bezala erdi mozkortzen hasten denean aldatzen du ardo edatetik kopak edatera hori dirurik duenean bakarrik eta badakizu haren diru sartzeak noiz izaten diren herriko kontratista onena bezela berak ere egin zuen etxea eta gordeko du eta jaso ere bai hilero errentan kazereño batzuei utzi dietenaren sosa preziatua tamalgarria benetan erregez markatu digute kopeta herriaren izenean jaso diogu burdinezko arrosa bat eta gainean txoriak eta usoak kaka egiten ez dira aspertzen tamalgarria euririk egiten ez duen erreinuko seme izatea tamalastuna benetan geroaren geroaz gaurkoari begira orduak ahazten zaizkigun egunetan bizitzea eskerrak zezen festa honetan zezenak ez diren hankamotz... ren aintzarako hemen.

 

 

© J.I. Garmendia