ikasitako arauak paper zurian jarri nahiean merezi dik parisera joan eta urte batzuk nahiez bezela igarotzeak txartelen bat edo lor dezakek saiatzea duk kontua hogei ta hamar uv lortzea ez duk beste munduko gauza bizimoduak eskatzen digun lasaitasuna garestiegi erosten duk munduko ferietan urte batzuk gogoz kontra igarotzeak alperrikako bihurtuko zaigun lasaitasuna emanen ziguk geure sasoi onena pipiak jotzen uztea ez omen duk lotsagarri hezurretaraino heriotzaren beldurra sartua zukeen batek zer egiterik ukan gabe konejulari zuzen bihurtutako buruko eta hankatarteko zurdinaren kontenplatzaile bastoiaren laguntza eskertuz zebilen hirugarren ordenako agure triste batek aldarrikatu zuen beranduegi iristen gaituk zita guztietara gure desditxa tren guztiei iges egiten uztean zetzan beharbada eta behar eta baldin bada espabila zitekeagu har dezagun abiada eta abia gaitezen nahiz maldan behera nahiz bidetxiorretan zehar eta galtzeko beldurra dugunok eros dezagun lehenbaitlehen mapa koxkorren edo brujularen bat eta joan gaitezen lurrera begira ea bizia alegratzeko topatzen dugun norbaitek galdutako sosa mordorik putzu inuzenteren batetan zapuztuta zoriona ere eros baitzitekek gal daitekeen bezelatsu desgrazi handiegia opa ziguk goiko edo beheko jaun horrek hain arrastaka bizi behar badiagu hain lurrari lotuak hain goldearen atzetik aida edo esti ere esateko beldurrarekin berandu izanen delakoan baina dena dela edo ez dela oraindik lortu jakin gabe ere zerbait egiteko kemenik erdietsi zezakeagu eta lagunen bati eskua eskaini ere bai.

        jolas egitea ez duk bekatu kinu egitea ere ez dudarik gabe eta hire bidean zuzen jarraitzeak eman diezaiakeen pozaz gizentzen hasten bahaiz ez ezak pentsa gezurra daitekeenik gizentzeak ajolik ez baldin badik behintzat edo lor ezak gizentzearen zoriona bestenez kanpo kapo gehiegi gelditzen baituk hatxurtzeko eta lanari ziokegun amorru ixila kanporatzen hasten deneko mementuetan izaten duk zailena gizentze ala flakatzearen ipuia konprenitzea arridura goikoek senti zezaketek behekoek aski eta gehiegi ditut neguko hotza nola berotu asmatzen burua hausteko eta buru printzak ez ditek gehiegi balio suaren pizteko kito egitearekin dena amaitzen duk eskerrak orduan ere norbait izanen dugun belarrira haur kanturen bat loarazteko abestuko diguna hain gaituk xelebreak hemengook.

 

 

© J.I. Garmendia