txepetxaren dantza

ahuntzaren gaueko eztula

biba berango

gora fandango

eta ximximxaletaren mozkorra

bete egidan basoa

bete egidan basoa eta

ximximxaleta kristalezkoa

zain dezagun etxea

piz dezagun su bajua

ebaki dezagun ogia

gaitezen herriko

gaitezen betiko

txepetxaz eta ahuntzez

aski

berangoz eta fandangoz

gehiegi

mozkor kristalezkoaz

hordi

etxe su ogiz

ixil

eta gauez entzuten ditugun

zaurituen karraxiaz

odolez zikindu ditugun haiztoaz

zer janik ez dukegu izanen

baina hala ere

zain dezagun aitaren etxea

surik har ez dezan

eta heriotzara

murgil ez gaitezen.

 

 

© J.I. Garmendia