jamadja!

        morari begira aitonaren galtzetatik ateratako sermoi bihurria ezpain lodi ile luze beltxarana begiak berdez margotuak aurpegi afrikarra borobila parra hortz zuriak polita besterik gabe eta basatia ala vaya tía mintza duen hizkuntzaren antzo ajagudmajadaaka entzuten den hizkuntza bihurria ezin irtenka dabilen gurdi zaharraren gurpil erdoituaren karraxi lakarra jende gehiegi bizi deneko lurrak hezi duen jendetza estrainoa noizbehinka edo gehienetan haserre direnean kutxiloaren zorrotza odolez bustitzen dutenetariko gizon moroak hizkuntza bezela konplotlariak bi aldiz bi mila aldiz agian ikusi ditut burruken bi aldiz bi mila aldiz agian begiratu diedan bezala begi beltz hoieri eta ezpainen borobilari eta gorputzaren meharrari mora politari eta arabe hizkuntz idatziari usain txarra darion mahaiak garbitzen ari den marroki honen zikin karretilari eta ez dut uste bostak izanen direnik frankoren omenez hila delako pozez sangriarik edanen ez dudan bezala zigarro bat erreko nuke gustora lasai begira bitartean ezpain goseti hoieri eta titi koxkor borobilei eta bere borobiltasun guztiei mora borobilari biribila erosi harte han gainean exeri mora eta nora joan jakin gabe unibersitate galdurain o esatekotan nintzen eta lana inuxente egunez egitearren berrogei franko inuxente emanen dizkidate unibersitatera ezker aldetik etortzen bazara putarik pranko ikusiko duzu eta mora honen begiei begira gelditu naiz amets gozoak egitea laket zaidalako loturarik ez duten loturak egiten ahalegintzen naiz zer lotu jakin gabe bezela eta hainbeste kostatako ehun dolareko paperak haizeak eraman zizkion politak dira usain garaiean moraren ezpain gorriak eta akolitoak hil kanpaiak jotzen ari delakoan kanpandorretik bere bururik botatzea ez dezala amestu ere egin lurra galtzairuzkoa da eta bere hezurren hausteak morari begira egotea galerazten didalako batez ere eta alua amesten ari naizelako pornografiko deitu didate gaur goizean hala ere...

 

 

© J.I. Garmendia