1 janvier

pum pum

jai jai

hik hori nahi

ordaindu egidan

zai hemen naukan

jo jo

puskaterako

hago

eskutitz bila

maitea zait hila

benedikatua dadila

sabel erdiko zila.

2 fevrier

ardoa edanda mozkortzen naiz

errege naizela ahaztutzen zait

tolosako karnabaletan

pakea emanen diet kartzelatu denei

erregearen esku zabalak

ez du erdian zulorik

ardoari eskerrak

3 mars

titi borobil hoien erdian duzun

erretentxoan arrosatxo bat

jartzen utzi egidazu.

buzoian sartzeko

kartatxo bat ere badut

nahi badidazu hartu

pinpilinpauxatxo liraina

4 avril

sekretario jaunaren agindua

aguazil gizarajoak zabaldua

alkate jaunaren firmarekin:

kakak oraindik

ez omen du diru egiteko aukerarik

datorren urterarte

5 mai

deabruaren pito gorritik

darion ardo gorriak

mozkorrak zerurazten ditu

bi mila litroko barrikak

reserban jarri omen dituzte

ardo zahar

ardo gorri

deabruarena haiz baina

nahi dukanean etorri

6 juin

torizu maite

ene poxpolin

txokolatezko

zaren horri

ipurdia garbitzeko

merezi duzun

nahiko paper txuri

torizu maite

eta zorionak

7 juillet

ezker eskubi

ezker eskubi

aurrera beti

aurrera beti

ni nauk zaldibi

ni nauk zaldibi

fuera la mili

fuera la mili

viva la pili

viva la pili

8 août

bikini txikitan

titi borobiltxoak agirin

joxepa antoni ikusi dut

gabirin

erretentxotik darion

mama goxoa

nahi nuke edan

mozkortu arte

joxepa anttoni ikusi dut

gabirin

erretentxotik darion

mama goxoa

nahi nuke edan

mozkortu arte

bikini txikitan

joxepa anttoni

gabirin

9 septembre

zure bularrak

ene maitea

ogi tartean

nahi nituzke jan

bikarbonato beharrik ez nuke izanen

aragi hain goxorik nun aurki daiteke?

zure bularrak

ene maitea

10 octobre

hik asto lan gutxi

astokilan bitxi

zartagian txitxi

biba berandu

katua jandu

erbia zelakoan

ager dedila

derioko plazan

dario hila

jaleo pila

11 novembre

berdileriko baratzan

ez dut pikurik ikusten

gauetan ez duk eskeletorik dantzatzen

zezen festa bukatu duk aspaldi

sakristaua kanpandorrean

hil kanpaiak jo ta jo

ren aintza eta onerako

aitagure koxkor bat

jakin dakienak

bederen

 

 

© J.I. Garmendia