zilipurdika erori zen gure aitona san juan bezpera batetan

aitonaren zilipurdikak san juan bezperako sua itzali zuen.

argirik ez genuen aitona zilipurdikatua aurkitzeko ukan, ez.

hala ere hurrengo goizean biharamonean aitonaren bilaketa

benetan gogorra izan zen pirikan joan zelako dudarik gabe

san juan eguna zen eta erromes joan ginen guztiok baselizara

mezik ez genuen entzuterik izan apaizik agertu ez zelako

ez dezagun ametsik egin biharko geroaren hegaletan bizi garen

ak alde egin dit rebeldea delako dudarik gabe baina duda

goitik beharaka datorkit eta benetako duda denez ez naiz

dudaren amorratzaile graziatua zeren dudaz duda nabilela

ez zait aitonaren zilipurkadarik bururatzen. bezpera batetan

hil zen aitona besteek bezala ehortzi genuen egun batetan

harrezkeroz ez omen da san juan bezperan surik piztu inun.

zilipurdika dabil haurra ohean

aitonaren ipuia entzun ondoren

argirik ez dago gelan

hala ere lorik egiteko asmorik ez du

benetan ederra izan zen

san juan bezperan egin genuen sua

mezik ez entzutearren

ez gara jaiki gaur goizean

alde egitea erabaki genuelako

goitik datorkigun aginduari jaramonik egin gabe

dudaren fantasma uxatzea lortu genuen

ez zait hain gogorra egin askatasun bizitza

hil egin behar dugulako beldurrak

harrezkeroz jira biraka inguratzen nau gauean

ez zait ahazten san juan bezpera egunik harrezkeroz

hain irrika haundiz itxaron genuen eguna suari jira biraka

gogorra eginen zitzaigun desilusio fantasma hasi zen inguratzen

egin egin behar genuelako erabakiak bultzatzen nau

askatasun poema abestera gauean.

bizitza omen da horrrela

 

 

© J.I. Garmendia