moz zazie moz

moz zazie

luzeegi baduzue

sar zazie sar

sar zazie

susa bazizte

        sartzen ahaleginak egin ondoren moztea erabaki zuen gizagaixoaren ximximxaletakada.

        ba ahal zenekien emakumeak bi titi dituela behiak lau luze eta txerriak atzeko zulorik gabe ere jaiotzen direla batzutan? (ezagutu nuen txekor bat bi buru eta hiru adarrekin jaio zena. adarra jo zidaten uste gabean) eta gizonari adarrak jartzen igaro zuela uda guztia indalezioren emazte galantak? titi borobilegiak zituelako eta begi borobil gehiegi ikusten delako kaleetan suelto.

        egunak, garai hauetako egun xelebreak, ez dute eguzkirik entzuten eta txekorrak hau dela eta bi buru eta hiru adarrekin jaiotzen dira. Naturaren mirariak izatez lourdesko amabirjinarenak baino sonatuagoak dira nunbait. Eta propagandarik egin gabe gertatuak, hau da miresgarriena. hemen hasten da gizagaixoaren historioa.

        gizagaixo guztiak bezela gizagaixoagotzen hasi zen egunetik egunera. eta ez zuen emazterik adarrik jartzeko. ez zituen bi buru ezta bi titi errapedun ere. zuena zera zen eta luzeegia. lourdesko amabirjinari ez zion sinismenik naturaren miraria omen zela esaten zuen.

        zerak sortzen zizkion korapiloak lotsagarriak ziren benetan eta ez zekien norengana jo hestutasun hartatik irtetzeko. pentsamendu ilunegiak bururatzen zitzaizkion azken aldian. batez ere

zera bere animaltasun handienean jartzen zenean. kaleratzen zen bakoitzean gertatzen zitzaion eta begiak borobiltzen zitzaizkion guztietan. borobilari eta zuloari zion beldurrik handiena, zulo borobilari eta borobilaren zuloari. ez zuen asko behar izaten kaleko borobil guztiak zulo zirela pentsatzeko, orduan begiak hasten zitzaizkion borobiltzen eta zera animaltzen.

        ezin bestean ohitzen hasi zen eta zerarekin bizia moldatu beharko zuela pentsatzen. zera animaltzen zitzaionerako gertatu zituen gauza guztiak, xinpleenak bezela —bragetaren goiko botoia— handi eta garantzizkoenak etxea eta ohea.

        lasaitasun pitin bat lortu zuen baina ez gehiegi. udaberriarekin animaltasuna animaltzenago hasi zitzaion, etsipenak pipiatzen hasi zuen apurka apurka, etsipena eta animaltasuna burrukan hasi ziren.

sar zazie sar

sar zazie

susa bazizte

moz zazie moz

moz zazie

luzeegi baduzue

eta azkenean...

        ahal zuen bezela joan zen pazifikoko uharte batetara eta bakardadu isil batetan karraxirik gabe pentsatzen hasi zena egin zuen: moztu. gabe hil zen egun gutxi barru.

 

 

© J.I. Garmendia