hala ere zerbait badelakoan hartu dut luma eta paper zuria eta ari naiz arrastoak egiten (arrasto kontua ez ote da historio guztia) eta arrastoak sor dezakeen hitz pila zuzen ala oker moldatuta moldaketa hitzena besterik ezean inpotentziz beste zerbaitetarako ala hala beharrez hitzentzako eta lasaitasuna damait arrasto hiztuak hitz arrastotuak eta lumaren pilatze urdinak

        besterik ezean jarrai dezadan jolasean oraina igarotzen den heinean konsumituz dihoala ikusten eta oratzeko ahalmenik gabe denboraz arrasto denboratua lekuratzen

        hitzez ezin dut besterik moldatu zentzu bila hitzen loturak pilaketak egitean datza zentzu bakarra zer esateak ez du idazterakoan ezer edo deus askorik balio idaztea ez delako edozer, nahi dena esatea, idaztea, arrastoak paperatzea delako esanaren sorora sartu gabe beharbada eta hitzak datozkit bata bestearen hileran atzetik arrastotzeko prest lumaren tintak iraun diezadan bitartean.

        bitartean gauzak hor daude paperetik at mahai gainean, hormatik zintzilik begien aurrean, etxe barruan, atarian, lekua okupatzen geldi batzuek lekuak bilatzen mogimenduan hotz bero epel handi ttipi margoztuak lehor eta busti bizi (gauza deitzen ausartzen gara) materia huts diren gauzak hor daude eta ni ere hemen nago horik bezela aulki batetan jarrita mahaiaren aurrean paper zuri laukiztua hitzez betetzen arrastotzen urdinez luma zuri kristalezkoa behatz artean begira arnasten entzuten usaintzen ukitzen sentitzen isilean hitzak aipatzen eta gauzei begira...

        zain denboraren betiko martxa berdina despertadorearen testigutzan nabarituz orain.

        betiko lekura itzultzen naiz (nahi badut) paper zuriaren gainean oratzen hasi naizen mementu bakarrera.

        oraindik pentsatzen jarrai... oraina pentsatzen automatikoki darrai nire pensamenduak (nahi dudalako, libre utzi dudalako) begiak eta eskuko luma eta hizketa isila eta buruko ez dakit zein zelula ari zaizkit jolasean eta gorputz guztira kilima bezelako zer den ez dakidan zerbait datorkit minik egiten ez didana hitz bihur arrastotu ez dezakedan.

        eta denbora azkarregi joan ote delako sensazio batek bildu nau eta bizi naizelako eta pentsatzen eta hitzak arrastotzen eta... ren sensazio batek luze bihurtu da oraina oraindik basten den amaigabeko oraina...

 

 

© J.I. Garmendia