eta ez daitezela ondora

honen hobea

eta haren okerra salatuz

ez dezatela amets egin

heuren eguzkiak

gehiegi borotzen duenik.

etorri daitezela nahi badute

baina adiskide hitzik gabe

eskua zabalduz

bihotz erren norberarena baitabiok

eta bikarbonato basoa norberak

nahi duenean edan beharko baitu

aspertzen ari bainaiz

mihingain luzeegia dutenekin

heuren begi dizkiraz

aspertzen ar bainaiz

izan izanen ez diren intxaurrekin haspertzen

izan dezagun balore

orainean hiltzeko

izan dezagun balore

oraina bizitzeko

eta utz ditzagun ametsak

oherako

nik ere abestuko baitut

nik ere gozatuko baitut

neure eta besteen gorputza

neure eta besteen esku beroa

eta egin dezagun bidea

egin dezagun

nora gabeko bidetxurra

begi batzuk nahi nituzke

esku lagun bat nahi nuke

zu bat nahi zintuzket

neure bakardea betetzeko

bion gorputzaz gozatzeko

eta gau ilunean argi bat

gau beltzean haragi zimeldu gabea

biok

biok izan gaitezen

biok bizi dezagun oraina

heriotzara abia gaitezen

zuloan murgilduta

jaso dezagun etxea

gaua igarotzeko

besterik gabe

jaso dezagun etxea

su bajuan bero gaitezen

zuloan murgilduta

izan gaitezen lagun

izan gaitezen beldur gabe

zuloan murgilduta

hitzik ezin dut kanporatu, ez dute deusik balio (beharbada), hitzez zerbait oratu nahi dudalako joaten zaizkit ihes hitzak eta gauzak

 

 

© J.I. Garmendia