ezker eskubi aurre atze

goitik behera gurutz apurtua

ezker eskubi mugaldea

aurre atze goitik behera

muga guruztatua goitik behera

ezker eskubi aurre atze

hitz mugatuaz egindako ikurra

goitik behera ezker eskubi

bizi beharrez galdu zirenek

ez dute etxerik zutik aurkituko

zutik hil zirenei

etzanda eginen diete azken atsedena

goitik beheraka

ez dezu ezer handirik

zeharka zaitut maiteena

jakin dezagun horizontalki bizitzen

besterik ezean.

zigarroaren kea

galtzen den bezela aidean

galduko ote gara ba lurpean?

hauts erre besterik

ez ote gara azkenerako?

zakar ontzira botatzen den hondakina?

ea asmatzen dugun

zertarako gauden zutik

beharbada

asmatzeak ez du hainbat garrantzi

ahaleginak egiteak aina

azkenean ahalegina egitea

asmatzea izan daiteke dudarik gabe.

okertzea zer den erakutsi nahiean

hiztegiko hitz guztiak apurtu ditut.

o.k. erretzea delakoan gelditu dira

azkenean lagun guztiak

ertz okerra ere azaldu da.

mugatuz joan gara esanahia

koerzia korea korzea jerzea

azkenean ez ote daiteke azea esan?

eguzkitza beltxeran bihurtua galeraziz

galerazia antzarrak ume egiten

zelai zabalean behiak janda jan

larrean iluntzeko eraiketaren zain.

dariola baldea bete arte.

dariolante besterik gabe.

 

 

© J.I. Garmendia