bi zaharrak

zaharrak zirelako

bizardun bihurtu zirenean

moztea erabaki zuten bizarra

uste gabean eta hala beharrean

ernai gelditu zenean behi pintoa

zuritu zitzaizkien

bi zaharrei

bizarrak.

        onduko gaituzte oraingoan nahi ez dukeguna egin eraziko digute duda apurrik izan gabe eramanen gaituzte heurek zuzendutako bide okerturik geure nahiak bultzatuta goazela sinistaraziko digute beste aukerarik ez genuela aldarrikatuko uztarria lepo gainean gurdia eramanen beharrean izanen gara nahi ala ez.

        hala ere izan dezagun indarrik jaramonik ez egiteko oker dezagun hitza, moz dezagun haria eta abia gaitezen geuk aukeratutako bidetik gure oinak direlako bidea egin behar dutenak gu garelako nekatuko garenak eta ez gaitezen alperrik ibili gogoz kontra besteek esan digutelako zer egin behar dugun zer komeni zaigun duda dezagun apur bat ea ez ote den zerbait gure gain montatzen ari direla, gure beharra ea ez ote duten gehiegi azaltzen heuren nahiak betetzeko. Izan ez diren gauzagatik edo izanen ez direnengatik ez dezagun odolik ixur. garestia baita odol gorria, garestiegia bizitza perian salgai jartzeko. zaharrek gehiegi zahartu zirelako ez zuten ibiltzeko gogorik agertzen bazkal ondoan egiten zuten joku ordua aski zitzaien bizi zirela ager erazteko.

 

 

© J.I. Garmendia