gauzaz inguraturik eta besterik gabe luma hartu dut promesa betetzearren. jolas luze batetan murgildu naiz irabazle izateko asmorik gabe, galtzaile izateraren beldurra uxaturik. bakarrik eginen dut bidea eta egunak joan egunak etorri presarik gabe iluntzero luma eta paper zuria hartuko ditut zelai ertzean parkeko bankuan trenean edo ez dakidan nunbaitetan bakartuko naiz eta besterik gabe tristeziaz beteta edo pozez gainezka lotsaz edo amorruz nazkaz edo ametsetan paper zuria beztuko dut, hizkuntza iriki eta hitzekin jolastuko naiz jolasa gogoko zaidalako, besterik gabe hain xinpleki eta hain errex.

        ez dut mundurik aldatuko, ez dut ekaitzik baretuko ez dut jainkoaren lekurik hartuko bare bare izanen da dena lumaren tinta ixurtzea bezela, errenkak eginen ditut, arrastoz beteko dut zuritasun apalegia, hitz tartekatuez jolastuko naiz eta debaldeko gauza izanen da.

        izpiluaren dizdira ikusten dut hizpiloaren erreinuan nagusi, ametsik gabe jauregi batetara aldatuko dut neure ohea eta textoarekin ilargi epeletan maitasuna eginen dut zoriontsuago izan nadin eta begiak malkorik ixur ez dezan.

        sabelean goritzen ditudan hitz lakarrak egurastera aterako ditut, aukerarik egin gabe jolas delako, haizeak noraezean daraman orri zimelak erruki eske ate joka ari diren uso mandatariak.

 

 

© J.I. Garmendia