erabaki sendo bat hartu dut spa hotelean gaueko hamaika terdietan:

gaurtik aurrera

hutsik egin gabe

egunero idatziko dut zerbait

orri bat besterik ezean

latinez txinoz ala zuluez

ezin bestean

eta gorde eginen ditut

azken egunean

kontuak har diezazkidaten.

zer jarri ez dakidanean ere

zerbait jarri eginen dut

hala beharrez

astakeria dela

derizkiozuenoi eskerrik asko

erotzat hartzen nauzuenok

ez duzue lotsarik behar.

eskerrak luma bat dudan

eta kilo pare bat paper zuri

besterik ez dut eskatzen

dariola baitatozkik

tinta eta hitzak.

                        hala bedi.

 

 

© J.I. Garmendia