euri geldo honek

euri gozo honek

garbi nazan

barka nazan

«zuen hilak baketan masturba daitezela»

edo ihinztegietan ageri diren

halako traizioren murmurioz

urratu ezin nuen poema hau

anaiarreben lurrera

oinaze zaharrera

itzuli nahi izan dut

 

 

© Koldo Izagirre