teilatuak gurpilez eta zulatutako zenbakiz estaliak

zorotasunaren adatsak leihoetan tantaka

eta faro mutugorrak gorpuak sehaskatuz

orratz zaunkarien berotasunean

ezin ditut zure kaderak idatzi

zure begietako icebergen azpitik

igeri egin nahi nuke baina

nire aberria zure irrifarra bada ere

ametsen zapatek odol arrastoak uzten dizkigute

esku apurtuetan

 

 

© Koldo Izagirre