zertaz egin ziren hitzak

kaiak kolpeka hautsi nahi dituzten izen detenituak

aspaldian aberiatutako erantzun betikoak zelatan

esperantzak nori alkilatuko

jainkorik gabeko otoitzetan bular tiroteatuak laztanduz

beso eskaleen noraezeko bidegurutzean galdu ziren

gizon berriaren ametsa eta amets zaharraren pazientzia

munduaren bazterreraino lurraren erdiraino

berriro ere

kristalik eta gortinarik gabeko etxe handi bakartian

 

 

© Koldo Izagirre