hor

haragi ikaratuaren hizkuntza

poemaren ertzean laztandutako arrazoian lurrezko lokarria

oraindik hor zaude

erroitza isila ene zapaten itzalpean

entzun itzazu eskuok

udazkeneko barku isilak

ilunabarretik atzerriratutako ametsen hondakinak

ohostutako ezpainen sakonenean etzandako hitz guztietan deitzen zaitut

grifoak odolustutzen direlarik

ilunabarra ari duzu eta ni ilunabarrak nago

heriotzaren bezperan

ilunabarra izan nahi duzun uharte biluzitik

atzerriratua

oraindik

dei egiten dizut

babes nazazu betazaletan

 

 

© Koldo Izagirre