umeek ez dute galdetzen

zergatik dauden preso gizonak

kanta berrien solapetan ageri da

zerraldoak biltzeko baino balio ez zuen bandera

kristal hautsien euripean korrika

kalea dugu geure ordua

muga guztiak dinamitaturik

ateak zerrail hotsik gabe hertsiko dira

taferna guztietako komun guztietan

idatzirik dago:

ez dugu gehiago bihotza colgateztatuko

 

 

© Koldo Izagirre