hildakoen oroimenez

edo gorrotontzietan ahantzirik ito ziren itsasoengatik

edo gauerdiko izarrengatik

ahoetatik sortutako desagueak

eta poemak

hortz arteko areak

eta zimaurrak

pistia hamorratuen lerdea

eta zornia

egunezko mendiak

eta mendeak

hitzen herdoila

eta zaunka

uraren gauean sarturik

ene gorputza biluzten dut ene azala biluzten dut ene eskeletoa biluzten dut

lur honetan jaio izanaren huts eginaz damutu ezinean

dut biluzten ene gorputza dut biluzten ene azala dut biluzten ene eskeletoa

 

 

© Koldo Izagirre