Azken atala

 

        Bakarrik aurkitu nuen lehenengo aldian, galdegin nion Tomi zer asmo zituen ihesketa garairako... zer pentsatu zuen egitea ihesketa ongi amaitu izan balitz eta ordurako librea zen beltza askatzea lortu izan balu. Esan zuen hasieratik buruan pentsatuta zuena egingo zuela, eta Jim arazorik gabe kanporatu izan bagenu, almadian joango ginatekeela berarekin ibaian behera, ibaiaren ahora iritsi arte, eta etengabe abenturak izango genituela; orduan bere askatasunaren berri emango geniola, eta baporean etxeraino eramango genuela, dotore-dotore, eta galdutako denbora ordainduko geniola, eta iritsi aurretik herrira idatziko zuela inguruko beltz guztiak jakinaren gainean jartzeko, Jim herrian suzizko segizioan, eta txaranga eta guzti, bat zezaten, eta horrela heroia izango zen, eta gu ere bai. Baina iruditu zitzaidan gauzak orduan zeuden bezain ongi egongo zirela.

        Jimi airean kendu genizkion kateak, eta izeba Pollyk, osaba Silasek, eta izeba Sallyk jakin zutenean zein ederki lagundu zion medikuari Tom zaintzen, begirunez erabili zuten, eta gauzarik onenak eskaini zizkioten, nahi zuen guztia eman zioten jateko, eta atsedenaldia izan zuen, eta lanik ez. Eta gaixoen gelara igo genuen, eta hizketaldi luzea izan genuen. Tomek berrogei dolar eman zizkion Jimi gurekin eraman handiko presoa izan zelako, eta horren ongi lan egiteagatik, eta Jimek eskerrak eman zizkion mila aldiz, eta pozez lehertu, eta esan zuen:

        — Hara, Huck, ez nizun esaten nik?... Zer esan nizun nik han goian Jackson uhartean? Esan nizun bular iletsua nuela, eta horrek zer esan nahi zuen; eta esan nizun behin batean aberatsa izan nintzela, eta berriro izango nintzela; eta horrela gertatu da, horra hor! Orain ez niri esan gero... seinaleak seinaleak dira, benetan diot; eta orain hemen nagoela bezain ongi nekien berriz aberatsa izango nintzela!

        Gero Tomek hizketan eta hizketan aurrera egin zuen, eta esan zuen: ihes egin dezagun hirurok hemendik, gau horietako batean, eta arropak eta gauzak hartu, eta goazen abentura ikaragarriak bilatzera indiarren artean, horien lurraldean, aste pare baterako edo; era nik esan nuen: ederki, ongi iruditzen zait, baina ez dut dirurik arropak eta gauzak erosteko, eta ez dut uste etxetik ezer hartu abal izango dudanik, honez gero aïta itzuliko baitzen, era Thatcher epailearen etxetik diru guztia hartuko zuen eta edaritan xahutuko zuen dena.

        — Ez, ez du eraman —esan zuen Tomek—, han dago oraindik... sei mila dolar edo gehiago; eta zure aita ez da orduz gero itzuli. Ez zen itzuli behintzat ni irten nïntzen arte.

        Jimek esan zuen, ospez hitz egingo balu bezala:

        — Ez da inoiz itzuliko, Huck.

        Esan nuen:

        — Zergatik, Jim?

        — Berdin da zergatik, Huck..., baina ez da inoiz itzuliko.

        Baina galdetu eta galdetu aritu nintzaion, eta azkenean esan zuen:

        — Ez al duzu gogoan ibaian behera ur gainean zihoan etxe hura, eta barruan estalita zegoen gizona; eta bertan sarta nintzela eta gizona ikusi nuela eta ez nizula sartzen utzi? Bada, dirua nahi duzunean bar dezakezu, gizon hori bera baitzen.

        Tom ia ongi dago orain, eta hala lepo inguruan zintzilik darama erloju kate batean, eta beti begira ari zaio zer ordu den jakiteko, eta besterik ez dut idazteko, eta horrek astro pozten nau, izan ere, jakin izan banu nolako lana zen liburu bat egitea ez nituzkeen ahaleginak egingo eta ez ditut berriz egingo. Baina este dut lurraldera ihes egin beharko dudala besteak joan aurretik, izeba Sallyk semetzat hartu eta zibilizatu nahi nauelako eta nik ezin dut hori eraman. Hori lehendik ere ezagutzen dut.

 

AMAIERA

 

BEGIRUNE OSOZ, HUCK FINN

 

 

 

© Mark Twain

© itzulpenarena: Aintzane Ibarzabal

 

 

"Mark Twain / Huckleberry Finn-en abenturak" orrialde nagusia