Oharra
Liburu honek nire adiskide François Rollinat-i idatzitako eskaintza-gutun batean du data, eta IV. kapituluaren hasieran agertzen diren gogoetak ditu oinarri; ez dut, beraz, gogoeta horiek errepikatu beste irtenbiderik: «Zergatik bidaiatu, horren beharrik ez badugu?». Europa hegoaldeko beste puntu batetik igarotako latitude beretatik itzuli naizelarik, behinola Mallorcatik itzuleran eman nuen erantzun bera eman diot gaur ere neure buruari: «Kontua ez baita bidaiatzea, abiatzea baizik: ba ote da ahaztu beharreko oinazeren bat ez duen inor, edo askatu beharreko uztarriren bati lotuta ez dagoen inor?».
Nohant, 1855eko abuztuaren 25ean
George Sand
© George Sand
© itzulpenarena: Miren Arratibel, Aintzane Atela