HITZAURREA

 

1° LAGUNA

(koñaka sodaz edanez, arbola azpian,
terraza batean, uraren ertzean)

 

        Lagun, bizitasunaren erpina kamusten duten Udako bero hauekin, har dezagun atseden giza Errealitatearen ikaskuntza latzetik... Abia gaitezen Ametsaren soroetara, Naturaz Gaindikoaren dorre abandonatua jaikitzen den tontor erromantiko urdin horietan alderrai ibiltzera, non goroldio freskoak estaltzen dituen Idealismoaren hondakinak!...

 

2° LAGUNA

        Baina laburki lagun, neurriz!... Eta Berpizkundeko alegoria atseginetan bezala, Moraltasun zuhur bat nahastuz beti...

 

(KOMEDIA ARGITARAGABEA)

 

 

 

© Eça de Queiros

© itzulpenarena: Jesus Mari Lasa

 

 

"Eça de Queiros / Mandarin zaharra" orrialde nagusia