KATHERiNE MANSFiELD

(1888-1923)

LORATEGiKO FESTA

 

        1922an kaleratu zen Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk, Katherine Mansfield idazle zeelandarraren azken liburua. Hurrengo urtean hil zen, 1923an, 35 urte zituela. 1888ko urriaren 14an jaioa zen Wellingtonen bizitza labur baina bizia izan zuen emakume hau. Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk narrazio liburua Anton Garikanok euskaratu zuen eta Ibaizabalek kaleratu Literatura Unibertsala bilduman 1998an. Osorik irakur dezakezu hemen euskarazko testua, hala-nola ingelesekoa ere. Autorearen berri Garikanok berak ematen du liburuaren hitzaurrean. Katherine Mansfieldi buruzko berririk aurki dezakezu Interneten ere.

 

 

"Mandfield / Lorategiko festa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus