ZUHURKI ZORIONTSU,
NESKA ABERKIDEARI
Zuhurki zoriontsu, neska aberkideari
poema bat eskainiaz, haur bat
eginaz, berarekin pasieran ibiliz itsas
bazterrean garia mahastiak. triste
jartzeko puntuan nago. arrats
aldean diz-diz izaten ditut niniak. zain
izaten naiz beti aita noiz itzuliko. edo apika
ni neu noiz itzuliko beragana etxera
oliba maneiatu batzuk jan
gazta puska bat almendra
batzuk ardo ttantta bat
gauza guztietatik apur bana
ezer ez azken
buruan
isilean
bera
eta
ni.
|
DISCRETAMENT FELIç UNA COMPATRIOTA
discretament feliç una compatriota / dedicant-li un poema, fent-li un / fill, passejant amb ella ran de / la mar el blat les vinyes. estic / a punt d'estar rist. al capal- / tard em brillen les ninetes. sempre / espere el retorn del meu pare. o / potser el meu retorn a ell a casa / menjar unes olives trencades / un pessic de formatge unes / ametles un gotet de vi / un poc de cada cosa / res de res al / remat en / silenci / ell / i / jo.
© Vicent Andrés Estellés
© itzulpenarena: Gerardo Markuleta