ORAINDIK ERE TRANBIA
D. Carles-i
Tranbiako neskatxa, liburuan dun begirada
eta orria irisatu egiten dun
desiaturik sentitzen baita.
Eta kobratzailea kezkatan zabilen orria bueltatuko ote dunan:
hire begiak ikusteko baino ez!
Zangoak bai, bistan ditun eta;
eta galtzerdiak fin askoak ditun;
eta hi heu haiz tranbia osoa.
Baina begiak ez zaizkin ikusten.
Eta hain dun argia hire eskua
non arrosa koloreko bihurtzen duen hire gerruntze gorri bizia;
eta hire zapia, lisibatik atera berria dun.
Baina begiez ez zakinagu ezer!
Eta ni oraintxe jaitsiko banintz? —Ez niken sekula jakingo hire
No! Orain jaitsi naun! begien berri...
|
ENCARA EL TRAM
Noia del tram, tens l'esguard en el llibre / i el full s'irisa / en veure's cobejat. / I el cobrador s'intriga si giraràs el full: // sols per veure't els ulls! // Que les cames se't veuen / i la mitj és ben fina; / i tot el tram ets tu. / Però els ulls no se't veuen. // I la teva mà és clara / que fa rosa el teu cos de tafetà vermell, / i el teu mocadoret ha tornat de bugada. / Però els ulls no els sabem! // I si jo baixés ara? —Mai no et sabria els ulls... / Té! Ara ja he baixat!
© Joan Salvat Papasseit
© itzulpenarena: Gerardo Markuleta