X

 

X*. Alfabeto ingeleseko alferrikako letra denez, ortografiaren erreformatzaileen erasoen aurrean emendiozko garaitezintasuna dauka, eta haiek bezala hizkuntza berak adina iraungo du. X hamar dolarren sinbolo sakratua da, eta ingelesezko Xmas., Xn. eta gisakoetan «Kristo»-ren ordez erabiltzen da, eta ez, maiz pentsatu ohi denez, zeinu hori gurutzearena delako, baizik eta grezierazko alfabetoan dagokion letra haren izenaren hasierakoa delako: Xrist??. Gurutze bat balitz, San Andres esan nahiko luke, horrelako batean ezarririk eman baitzuen bere «testimoniajea». Psikologiaren algebran «x»-k emakumearen adimena adierazten du. «X»-z hasten diren hitzak grekoak dira, eta ez dira definituko ingeles estandarraren hiztegi honetan.

 

 

 

© Ambrose Bierce

© itzulpenarena: Xabier Olarra

 

 

"Ambrose Bierce / Deabruaren hiztegia" orrialde nagusia