Ñ

 

Ñu, iz. Hegoafrikako animalia, zaldia, bufaloa eta oreina ematen duena etxabere denean. Basatia denean, berriz, oinaztarra, lurrikara eta zikloia ematen du.

 

                Behin Kewko ehiztari batek begiztatu

                zuen urrutira bakean zen ñua.

                Esan zuen: «Horri atzetik segitu

                eta hilko diat, demonio txatxua.»

                Piztia, ordea, lehenago ohartu,

                hor jo du ostikoz gizon armatua.

                «Hobe erretiratu,» hark zuen pentsatu,

                «zertan haserretu, zertako garbitu?

                Horrek onik ez du. Bego bertan ñua».

Jarn Leffer.

 

 

 

© Ambrose Bierce

© itzulpenarena: Xabier Olarra

 

 

"Ambrose Bierce / Deabruaren hiztegia" orrialde nagusia