ITZIAR-EN SEMEA

 

Itziar-en semeak

Ez du laguna salatzen...

Eta zakurren aurrean,

Tinko ta ixilik egoiten.

 

Itziar-en semea; hori duk mutila!

Nihor salatu baino naiago du hila...

Harro egon litake Maji neskatila,

Ezpetxetik jali ta joanen zaio bila!

Maji neskatila, hori dun mutila!

Nihor salatu baino naiago du hila!

 

«Haurra, zer egin haute holan agertzeko?

— Ama, jo egin naute mintza arazteko!

— Izenik eman al duk? Esantzak egia!

— Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!

— Jali haiz garbia?

— Bai ama, egia!»

Ta amak eskaini zion klabelin gorria...

 

Zazpi gizon nituen joka inguruan...

Makilaz hartu naute ostikoz lurrean...

Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,

Ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!

Zangotik zintzilik, ni beti ixilik!

Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

 

Izerdia ta odola burutik behera...

Espainak urratu ta azazkalak atera...

Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,

Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

Odolez beterik, ni beti ixilik!

Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik!

 

Itziar-en semeak

Ez du laguna salatzen...

Eta zakurren aurrean

Tinko ta ixilik egoiten...

Ezpetxerat igorri dute,

Amak ez du ezagutu...

Ta Majik, pulliki pulliki,

Eman diozka bi musu...

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Kantak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia