PLAZARA
Plazara, Euskara
Plazara!
Euskaldun irakasle
Eta ikasleok, dantzara!
Plazara, dantzara!
Geure Herriaren
Geroa bait gara!
Bai
Arreba ta anai...
Guk ere herri bat
Izan nahi!
Geure lurrak
Laiatuz eta irauliz,
Udaberriko
Emaitzaren zai!
Herri jakintza nahi dugu,
Eta jakintza Herriarentzat nahi!
Plazara, Euskara
Plazara!...
Ez
Erderarik ez!
Euskadin sortu
Giñanez!
Denok Euskara
Bakar bat nahi dugu!
Bizi giro ta
Jakintza bidez,
Mundu berri bat nahi dugu
Herri bakoitzak beretik emanez!
Plazara, Euskara
Plazara!...
© Telesforo Monzon