HERRI BATASUNA

 

Zuti hadi Herri Batasuna

birrindu hitzak kartzelok

eta landa zak zelaietan

askatasun lore gorria.

Zuti hadi Herri Batasuna

suntsitu hitzak kataiok

eta Atturritik (Adur) Ebroraino

jaso zak Euskadi berria.

 

Herriari dakarkiot

itxasotik arraina

Lurretik atera diot

bere jan eta edana

Herriarentzako daukat

sutan burni gorria

Nik jakintza ekarki diot

eta nik poesia.

 

Eta hola andre gizonok

eraikiko dugu Herri bat,

nere izerdia zeuentzako

zeuen izerdia neretzat.

Zuti hadi Herri Batasuna

Maita zak oihan osoa

Baina hire arbolapean

eraiki zak hire txabola:

 

Gau ta egun zabalik dagola

Gau ta egun zabalik dagola.

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Kantak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia