EGUBERRIETAKO ITZALDIA
«Laugarren doñuz»
Talde batek Eguberriak zirala
urrengo gaua izan Gabon
Lendakaria mintza da
guzioi opaz Zorion...
Beste taldeak Mendietan, mutil guzti
suak piztuta antxen dagoz...
biotzak dar-dar, urduri,
aren abotsa aitzeko poz.
Talde batek Andra ta ume eskaratzetan
aitona zarraren albo...
Guda ezkeroz, etxeetan
beste gizonik ez dago!
Beste taldeak Guda-Gabonak aurtengo...!
Elur t'odol mendietan...
Aitaren itzak aitzeko
Euskalerria ixildu zan:
Bertsolariak «Anaiak, biar da Gabon,
biar Yaunaren Yaiotza.
Naiz guda bizian egon,
alai nai degu biotza!
Erriak Arrotzak ostu ziguten
Euskalerri'ko bakea!
Au ezin izan Belen'en
ikasitako Legea!
Bertsolariak Doixtar, Erroma'ko seme
ta moruak emen dira!
Asaba zarren ezurrak
lurpetik aiei begira!
Erriak Nork arrotzari galde naiz
etxeko ate zabaldu?
Egin duanak ainbat gaitz
odol-negarra bear du.
Bertsolariak Zazpireun urtetxo ibilli
morua uxatuz España'n
Orain aietxek ekarri
euskoak zapaldu naian!
Erriak Etxeak autsi zaizkigu,
erriak sua artu dute.
Gazteak mendin ditugu,
errekak odol dakarte!
Bertsolariak Bake-gizon, andra ta apaiz
iltzen dizkigutelarik,
nola dira ba, galde naiz
eleiz-gizonak ixillik?
Erriak Iñongo laguntzik gabe
ludian bakarrik gera...
Gurutzean orrelaxe
zegoan Yaungoiko Bera!
Bertsolariak Anaiak, ez izan beldur.
Egia beti nausitzen.
Urtero, neguko elur
udaberriak urtutzen!
Erriak Egiaren eskutikan
goazen aldapa gora...
eguzkia biotzetan
naiz oiñazpietan loia!
Bertsolariak Osto bi ez dira berdin,
ezta pinpilinpauxa bi.
Yainkoak ez zitun egin
berdiñak ludiko erri.
Erriak Aiek nai geure Erria iltze.
Guk Ama bizitze gura!
Birrindu nai dizkigute
Lege-Zar, izkuntz, oitura...!
Bertsolariak Ez diardugu uts-utsez
Euskalerria'ren alde.
Gabiltza zabaldu naiez
kristauen egizko Lege:
Erriak Gizonak alkarren anai,
erriak alkarren lagun;
ez bata bestearen zai
noiz azpian artuko dun.
Bertsolariak Gudari, euskal Gudari...
Biotz garbi, soiña lerden!
Eutsiok ire Lurrari
i aiz-ta bere itxaropen!
Erriak Illik yausiko ba'intzake
Lurrari opaz odola,
iretzat izango ituke
Euzkadi'ko otoi ta lora...!
Bertsolariak Odoletan sortua du
ama gazteak semea...
Odolaz lortuko degu
gure Erriaren piztea!
Erriak Ta biar, guda ondoren
artzean Askatasuna,
zabaldu, erri osoan,
ogia ta alaitasuna!
© Telesforo Monzon