GURE BEHIA HILA DA!

 

Telesforo Monzon

 

NORTZUEK ZER

 

SALBAT: Etxeko nagusi zaharra. 80 urte.

MAIXAN: Aren alaba. Alarguna. 50 urte. Beti lanean ibilki.

XANPIER: Maixan-en semea. 20 urte.

GAXUXA: Mutxurdin jitoa. 50 urte. Mozkorra.

JAUN BIKARIA: Apez gazte bat.

MAREXALA: 40 urte. Gaskoina.

 

        Mendian etxe zahar bat, antxu larrean. Aren sukalde barnean gare. Buruz-buru, kanpoko atea: Hua idekitzean mendi-oianak ageri. Ezker aldean supazterra.

Eskuineko-an eiharako ateska.

        Oialak idekitzean aitatxi sutondoan jarrita egoki: Pipa ahoan, makila eskuan,

buruan txapela. Maixan alaba, bertze zoko hartan boketa egiten ari. Ango mixeria!

        Negu da eta kanpoan elur. Barrukutik eldu, behi eriaren marrumak.

 

 

 

 

"Gure begia hila da!"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia