www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (3)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

  hurrengoa

SAN MARKOSEN EBANJELIOA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Jesukristo, Jaungoikoaren semearen Ebanjelioaren asiera.

        2. Isaias profetagan eskribatua dagoan bezela: Ona emen non nik zure aurrean bialtzen dedan nere aingerua, zeñak zure aurretik zure bidea prestatuko duen.

        3. Au da eremuan deadar egiten duenaren boza: Jaunaren bidea prestatu ezazute, bidetxidorrak zuzenak egin zaiozkazute.

        4. Joan zegoan eremuan bataiatzen ari zala, eta penitenziako bataioa predikatzen zuela bekatuen barkaziorako.

        5. Eta ateratzen ziran beragana Judeako alderri guztia, eta Jerusalentar guztiak, eta berak bataiatuak ziraden Jordango errekan, beren bekatuak konfesatzen zituztela.

        6. Eta Joan zebillan gameluaren illez jantzia, eta larruzko gerriko bat zerabillan gerrian, eta langostak eta basa eztia jaten zituen. Eta predikatzen zuen, esaten zuela:

        7. Nere ondoren dator ni baño almentsuago bat, zeñaren aurrean auzpeztzeko diña ni ez naizan, bere oñetakoetako lokarriak askatzeko.

        8. Nik urarekin bataiatu zaituztet, berak berriz, Espiritu Santuarekin bataiatuko zaituzte.

        9. Eta gertatu zan, egun aietan etorri zan Jesus Galileako Nazarethtik, eta Jordanean Joanek bataiatua izan zan.

        10. Eta bereala, uretik irtetzen zala, zeruak idikiak ikusi zituen, eta Espiritu Santua jetxitzen zala usoaren irudian, eta bere gañean gelditzen zala.

        11. Eta zeruetako boz au aditua izan zan: Zu zera nere seme maitea, zugan gozatzen nago.

        12. Eta bereala Espirituak eremura eraman zuen.

        13. Eta egon zan eremuan berrogei egunean, eta berrogei gautan, eta Satanasek tentatua izaten zan, eta abereakin bizi zan, eta aingeruak serbitzen zuten.

        14. Eta Joan karzelan jarria izanda gero, etorri zan Jesus Galileara, Jaungoikoaren erreinuko Ebanjelioa predikatzen zuela,

        15. Eta esaten zuela: Kunplitu da onezkero denbora, eta Jaungoikoaren erreñua alderatu da, argatik penitenzia egin ezazute, eta Ebanjelioari sinistu zaiozute.

        16. Eta Galileako itsasoaren erriberatik iragotzen zala, ikusi zituen Simon eta bere anaia Andres, sareak itsasora aurtikitzen ari ziradela, (zeren arraitzaleak ziraden).

        17. Eta Jesusek esan zien: Nere ondoren atozte, eta nik egingo det, gizonen arraitzaleak izatera etorri zaitezela.

        18. Eta berak agudo, sareak utzitzen zituztela, jarraitu zioten.

        19. Eta iragorik andik piska bat aurrerago, ikusi zituen Santiago Zebedeoren semea, eta Joan bere anaia, oiek ere ontzian sareak adobatzen.

        20. Eta bereala ots egin zien. Eta utzitzen zutela ontzian Zebedeo beren aita alogerekoakin, jarraitu zioten.

        21. Eta gero Kafarnaumen sartu ziran, eta bereala Jesus, larunbatetan sarturik sinagogan, berai erakutsiak ematen ari oi zan.

        22. Eta aditzalleak bere dotrinarekin arrituak zeuden, zeren berak zeukan erakusteko era zan eskubidea zeukan lagun batena bezelakoa, eta ez Eskribaena bezelakoa.

        23. Eta bazegoan beren sinagogan espiritu zikiña zeukan gizaseme bat, eta deadar egin zuen,

        24. Esaten zuela: Zer daukagu guk zurekin zer ikusi, o Jesus Nazarenoa? Gu galtzera etorri al zera? Badakit nor zeran, Jaungoikoaren Santua.

        25. Baña Jesusek keñatu zuen, esaten ziola: Gelditu adi mututua, eta gizon orregandik atera adi.

        26. Orduan espiritu zikiña, kiskurketa andiakin oñazetzen zuela, eta deadar andiak egiten zituela, gizon huragandik irten zan.

        27. Eta guztiak mirestuak gelditu ziran, alako moduan, non, elkarri galdetzen zioten: Zer da au? Ze dotrina berri da au? Berak espiritu zikiñai ere gogortasunarekin agintzen die, eta obeditzen diote.

        28. Eta bere otspea Galileako alderri guzitik bereala zabaldu zan.

        29. Eta sinagogatik irten ziradenean, bereala joan ziraden Santiago eta Joanekin, Simon eta Andresen etxera.

        30. Simonen amagiarraba oeratua zegoan sukarrarekin, eta laster bere gañean itz egin zioten.

        31. Eta alderatzen zala beragana, eskutik artu zuen, eta jaso zuen. Eta bereala sukarrak utzi zion, eta jarri zan berak serbitzen.

        32. Arratsaldean berriz, eguzkia sartu zanean, eri guziak, eta demonioak zeuzkaten guziak beragana ekartzen ziozkaten,

        33. Eta erri guztia atearen aurrean bildu zan.

        34. Eta asko lagun, asko eratako gaitzakin atsekabetuak zeudenak sendatu zituen, eta asko demonio aurtiki zituen, eta etzien itzik egiten utzitzen, zeren baziekiten nor zan.

        35. Eta goizean txit goiz atera zan kanpora, toki eremu batera, eta an orazioan zegoan.

        36. Eta Simonek, eta berarekin zeudenak jarraitu zioten.

        37. Eta arkitu zutenean, esan zioten: Guziak zure billan dabiltza.

        38. Eta esan zien: Aldeko ballera eta errietara goazen, nik ere aietan predikatu dezadan, zeren onetarako etorri naizan.

        39. Bazijoan bada Jesus, predikatzen zuela beren sinagogetan, eta Galilea guzitik, eta demonioak aurtikitzen zituen.

        40. Eta etorri zan beragana lepratsu bat, mesede bat eskatzera, eta belauniko jartzen zala, esan zion: Zuk nai badezu, sendatu nazakezu.

        41. Eta Jesusek, berarekin urrikaltzen zala, eskua luzatu zuen, eta ukitzen diola, esaten dio: Nai det, izan zaite sendatua.

        42. Eta oiek esan zituenean, bereala leprak beragandik alde egin zuen, eta sendatua gelditu zan.

        43. Eta Jesusek keñatu zuen, eta beragandik bialdu zuen bereala,

        44. Eta esaten dio: Begira ezazu, ez dizaiozula iñori ere esan; baizik zoaz, eta apaizen prinzipeari agertu zatzakio, eta eskeñi ezazu sendatu zeralako, Moisesek agindua daukana, au berentzat testigantza izan dedin.

        45. Baña bera irten zanean, asi zan predikatzen, eta esaten nola izan zan sendatua, alako moduan, non, onezkero errian agirian etzitekean sartu, eta ala kanpoetatik, toki bakarretatik zebillan, eta aldamen guzietatik beragana zijoazen.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta egun batzuek iragota, berriz Kafarnaumen sartu zan.

        2. Eta aditu zuten etxean zegoala, eta asko bildu ziran, alako moduan, non, atearen aurrean ere etziran kabitzen, eta berak Jaungoikoaren itza adiraztzen zien.

        3. Eta etorri ziraden beragana, gizon elbarritu bat zekarrenak, zeñ lauen artean zeramaten.

        4. Eta nola ezin jarri zuten Jesusen aurrean, inguruan zegoan jendetzagatik, idiki zuten tellatua Jesus zegoan aldamenetik, eta zulotik beera jetxi zuten, elbarridun gizona zetzan oetxoa.

        5. Eta ikusi zuenean Jesusek aien fedea, elbarrituari esan zion: Ene semea, zure bekatuak barkatuak zazkitzu.

        6. Eta Eskribaetatik batzuek zeuden an eserita, eta gogorazio oiek beren biotzetan zerabiltzatela:

        7. Zer da onek esaten duena? Blasfematzen du. Nork, Jaungoikoak bakarrik baizik, bekatuak barkatu ditzake?

        8. Eta Jesusek, au bereala ezaguturik bere espirituarekin, onelako gogorazioak zerabiltzatela beren artean, esaten die: Zergatik darabiltzkizute zuen biotzetan onelako gogorazioak?

        9. Zer da errazago, esatea gizon elbarrituari: zure bekatuak barkatzen zazkizu, ala esatea: Jaiki zaite, zure oetxoa artu ezazu, eta ibilli zaite?

        10. Jakin dezazuten bada, gizonaren semeak badaukala eskubidea lurrean bekatuak barkatzeko, (esan zion gizon elbarrituari).

        11. Zuri esaten dizut: Jaiki zaite, zure oetxoa artu ezazu, eta zure etxera zoaz.

        12. Eta bereala jaiki zan hura, eta arturik oetxoa, joan zan guztiak ikusten zutela, alako moduan, non, guztiak zeuden mirarituak, eta gloriaz betetzen zuten Jauna, esaten zutela: Beñere ez degu onelakorikan ikusi.

        13. Eta berriz irten zan itsasorontz, eta jendetza guztia beragana zetorren, eta berak erakutsiak ematen ziezten.

        14. Eta iragotzen zala, ikusi zuen Lebi Alfeoren semea kotizen maiean eseria, eta esan zion: Darraidazu. Eta jaikitzen zala, jarraitu zion.

        15. Eta gertatu zan, onen etxean maiean eseria zegoala, publikano eta pekatari asko zeuden batean eseriak, Jesus eta bere ikasleakin, zeren jarraitzen ziotenak ere, asko ziraden.

        16. Eta Eskribak eta Fariseoak ikusirik publikano eta bekatariakin jaten zuela, bere ikasleai esaten zien: Zergatik zuen Maisuak publikano eta bekatariakin jaten eta edaten du?

        17. Au aditurik Jesusek esan zien: Osasunarekin daudenak ez daukate sendatzallearen premiarik, eririk daudenak baizik, zeren ez nintzan etorri justoai, baizik bekatariai ots egitera.

        18. Eta Joanen ikasleak, eta Fariseoak barau egiten zaleak ziraden; eta etorri ziraden, eta esaten diote: Zergatik Joanen ikasleak, eta Fariseoak barauak egiten dituzte; zure ikasleak berriz, ez dute baraurik egiten?

        19. Eta Jesusek erantzun zien: Nola izan diteke eztaietako semeak barau egitea, esposoa berakin dagoan artean? Esposoa berakin daukaten artean, ez ditzakete berak baraurik egin.

        20. Etorriko dirade egunak, zeñatan esposoa kendua izango zaioten, eta orduan, egun aietan, barautuko dira.

        21. Ez du iñork ere jositzen oial berrizko txatal bat, soñeko zar batean, bestela ipinki berriak zarra urratzen du, eta etendura andiagoa egiten da.

        22. Eta iñork ez du ipintzen ardo berria zagi zarretan, bestela ardoak zagiak urratuko ditu, eta ardoa isuriko da, eta zagiak galduko dirade. Argatik ardo berria zagi berrietan ipiñi bear da.

        23. Eta berriz gertatu zan zijoala Jauna larunbateko egun batean garitza batzuen aldetik, bere ikasleak aurreratu ziran, eta asi ziran galburuak artzen.

        24. Eta Fariseoak esaten zioten: Nola zure ikasleak larunbatean zillegi ez dana egiten dute?

        25. Eta esan zien: Beñere ez al dezute irakurri zer egin zuen Dabidek, premian arkitu zanean, eta bera ta berarekin zeudenak gose izan ziradenean?

        26. Nola sartu zan Jaungoikoaren etxean, Abiatar apaiz buruaren denboran, eta proposizioko ogiak jan zituen, zeñatatik etzaien zillegi jatea, apaizai baizik, eta beretatik eman zien laguntzen ziotenai?

        27. Eta gañera esan zien: Larunbata gizonarentzat egin zan, eta ez gizona larunbatarentzat.

        28. Eta gizonaren semea larunbataren ere jabea da.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta berriz ere Sinagogan sartu zan, eta zegoan an, esku txangua zeukan gizon bat.

        2. Eta azeloan zeuden, larunbatean sendatzen ote zuen, bera salatzeko.

        3. Eta esku sikatua zeukan gizonari esan zion: Jaiki zaite, eta jarri zaite erdian.

        4. Eta berai esaten die: Zillegi al da larunbatean on, edo gaitz egitea? Norbaiti bizia salbatu, edo kentzea? Eta berak ixillik zeuden.

        5. Eta aserrearekin begiraturik berai inguruan, eta tristeturik beren biotzeko itsutasunagatik, esaten dio gizonari: Zure eskua luzatu ezazu. Eta luzatu zuen, eta sendatua gelditu zitzaion.

        6. Fariseoak bada, irtetzen ziradela, bereala Herodianoakin batzarrea egin zuten bere kontra, nola galduko ote zuten.

        7. Eta Jesusek bere ikasleakin alde egin zuen itsasondoko ordekaetara, eta Galileatik, eta Judeatik jende askok jarraitu zion,

        8. Eta Jerusalendik, eta Idumeatik, eta Jordango beste aldamenetik, baita Tiro eta Sidongo mugetakoak ere, talde andietan, etorri ziran bera ikustera, egiten zituen gauzak aditurik.

        9. Eta bere ikasleai esan zien, iduki zezatela prestatua ontzitxo bat, jendetza andiagatik ito etzetzaten.

        10. Zeren asko sendatzen zituen, alako moduan, non, gaitzen batzuek zeuzkaten guztiak, aurtikitzen ziran elean beragana, berari ukitzeko.

        11. Eta espiritu zikiñak zeuzkatenak ere, ikusten zutenean, belaunikotzen ziran, eta deadar egiten zuten, esaten zutela:

        12. Zu Jaungoikoaren semea zera. Baña berak keñada andiak egiten ziezten, agertu etzetzaten.

        13. Eta igotzen zala mendira, beragana ots egin zien berak nai zituenai, eta beragana joan ziraden.

        14. Eta amabi autu zituen berarekin egoteko; eta predikatzera bialtzeko.

        15. Eta eman zien eskubidea eriak sendatzeko eta demonioak aurtikitzeko.

        16. Eta jarri zion izena Simoni Pedro:

        17. Eta Santiago Zebedeoren semea, eta Juan Santiagoren anaia, eta jarri zien izenak Boanerjes, au da, turmoiaren semeak.

        18. Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeoren semea, Tadeo, eta Simon Kanaantarra.

        19. Eta Judas Iskariote, saldu zuena bera.

        20. Eta etorri ziran etxera, eta berriz jendetza bildu zan, alako moduan, non, ogirik ere ezin jan zuten.

        21. Eta bereak aditu zutenean, irten ziran berari eltzera, zeren esaten zuten: Zoratu zaio.

        22. Eta Jerusalendik jetxi ziran Eskribak esaten zuten: Beelzebub dauka, eta demonioen prinzipeagan demonioak aurtikitzen ditu.

        23. Eta Jesusek, berak biltzen zituela, paraboletan esaten zien: Nola Satanasek Satanas aurtiki dezake?

        24. Eta baldin erreinu bat beragan berezitzen bada kontrako zatietan, erreinu ark ez dezake iraupenik iduki.

        25. Eta baldin etxe bat badago berezitua elkarren kontra, ez diteke etxe hura oñean egon.

        26. Eta baldin Satanas bere kontra jaikitzen bada, zatitua dago, eta ez dezake iraun; bere atzena aldean da.

        27. Sendoaren etxean ez diteke iñor ere sartu bere etxeko gauzak arrapatzera, lenago sendoa lotzen ez badu, eta orduan bere etxeko gauzak arrapatu ditzake.

        28. Egiaz esaten dizutet, bekatu guztiak barkatuak izango zaieztela gizonen semeai, baita esaten dituzten blasfemiak ere,

        29. Baña Espiritu Santuaren kontra blasfematzen duenak, ez du beñere barkaziorik izango, baizik betiko juizioaren diña izango da.

        30. Zeren esaten zioten: Espiritu zikiña dauka.

        31. Eta bere ama eta anaiak etorri ziran, eta kanpoan zeudela bialdu zuten mandatua berari ots egitera.

        32. Eta bere inguruan jendetza andia eseria zegoan, eta esaten diote: Begira ezazu, zure amak, eta zure anaiak kanpoan billatzen zaituztela.

        33. Eta erantzuten ziela, esan zuen: Zeñ da nere ama, eta zeñ dirade nere anaiak?

        34. Eta begiraturik bere inguruan eserita zeudenai, esan zuen: Ona emen nere ama, eta nere anaiak.

        35. Zeren Jaungoikoaren borondatea egiten duena, au nere anaia, eta nere arreba, eta nere ama da.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta berriz erakutsiak ematen itsasoaren ondoan jarri zan, eta alako jendetza beragana bildu zan, non, sarturik ontzi batean itsasoan, eseria zegoan, eta jendetza guztia leorrean itsasoaren aldean zegoan.

        2. Eta asko gauza paraboletan erakusten zien, eta berak zeukan erakusteko eran, esaten zien:

        3. Aditu ezazute, Ona non ereille bat ereitzera atera zan.

        4. Eta ereitzen ari zala, zati bat bidearen aldean erori zan, eta zeruko egaztiak etorri ziran, eta jan zuten.

        5. Beste zati bat berriz, arritzaren gañean erori zan, non lur gizenik etzeukan, eta bereala erne zan, zeren lurraren altuerarik etzeukan.

        6. Eta eguzkiak berotu zuenean, igartu zan, eta nola sustrairik etzeukan, leortu zan.

        7. Eta beste zati bat erori zan arantzen artean, eta arantzak azi ziran, eta ito zuten, eta etzuen fruturik eman.

        8. Eta beste zati bat lur onean erori zan, eta ematen zuen frutu goratu, eta azia, eta zekarren batek, bateko ogeita amar, besteak bateko irurogei, eta besteak bateko eun.

        9. Eta esaten zien: Belarririk daukanak aditzeko, aditu dezala.

        10. Eta gero bakarrik zegoala, berarekin zeuden amabiak galde egin zioten parabolaren gañean.

        11. Eta berak esaten zien: Zuei eman zazute Jaungoikoaren erreinuko misterioa ezagutzea; kanpoan daudenai berriz, guztia paraboletan adirazten zaie:

        12. Ikusten dutela, ikusi dezaten, eta ez dezaten ikusi, eta aditzen dutela, aditu dezaten eta konprenditu ez dezaten, konbertitu ez ditezen, eta bekatuak barkatuak izan etzaiezten.

        13. Eta esan zien: Parabola au ez dakizute? Eta, nola parabola guztiak konprendituko dituzute?

        14. Ereillea, Jaungoikoaren itza ereitzen duena da.

        15. Bidearen aldean ereinak dirade gizon aiek, zeñakgan itza ereitzen dan, eta aditzen dutenean, bereala dator satanas, eta beren biotzetan ereindako itza arrapatzen du.

        16. Eta onelakoak dirade arritzetan ereinak, zeñak itza aditzen dutenean, bozkarioz artzen duten bereala.

        17. Baña ez dute berakgan sustrairik botatzen, eta ala gutxi irautzen dute, eta gero itzagatik atsekabe edo persekuzioren bat datorrenean, bereala eskandalizatzen dirade.

        18. Eta beste batzuek dirade arantzen artean ereitzen diradenak. Oiek dirade itza aditzen dutenak,

        19. Baña munduko arazoak, eta aberastasunen llilluramenduak, eta gañerako gurari bidegabeko sartzen diradenak, itotzen dute itza, eta frutu gabea gelditzen da.

        20. Eta lur onean ereinak dirade, itza aditzen dutenak, eta artzen dutenak, eta frutua ematen dutenak, batek bateko ageita amar, besteak irurogei, eta besteak eun.

        21. Eta esaten zien: Argi bat ekartzen al da, lakariren baten azpian ipintzeko, edo oearen azpian? Ez al da kandelero baten gañean ipintzeko?

        22. Ez dago bada ezerere, gauza ezkuturik, agertua izan bear ez danik, ez gauzarik batere, egiten danik estalian egoteko, baizik agirian egoteko.

        23. Inork baldin badauzka belarriak aditzeko, aditu dezala.

        24. Eta esaten ere zien: Zaudete arretaz aditzera zoaztenera, Nolako neurriarekin neurtzen dezuten, zuek ere artan beratan neurtuak izango zerate, eta gañerakoakin emango zazute.

        25. Zeren daukanari emango zaio, eta ez daukana, daukanaz ere gabetua izango da.

        26. Eta esaten zuen: Jaungoikoaren erreñua da gizon baten antzekoa, zeñak bere soroan ereitzen duen.

        27. Eta naiz lo datzala, naiz bellan egon dedilla gau ta egun, alea moteak emanaz, eta aziaz dijoa, berak jakin ere gabe.

        28. Zeren lurrak berez frutua ematen du, lenengo belarra, gero galburua, eta atzenean ale betea galburuan.

        29. Eta frutua zoritua dagoanean, bereala igitaia ezartzen zaio, zeren ebakitzeko denbora allegatua dan.

        30. Eta jarraitzen zion esateari: Jaungoikoaren erreñua zeñ gauzarekin irudituko degu? Edo, zeñ parabolarekin begien aurrean jarriko degu?

        31. Da moztaza ale baten antzekoa, zeñ lurrean ereitzen danean, lurrean dauden azi guztien artean txikiena dan,

        32. Baña ereitzen danean, igotzen da, eta barazki guziak baño andiago egiten da, eta errama ain andiak ematen ditu, non, zeruko egaztiak bere itzalaren azpian atsedeten egon ditezke.

        33. Eta predikatzen zien itza alako parabola askorekin, bakoitza aditzeko gai nola zan.

        34. Eta paraboletan baizik etzien itzik egiten, berezian berriz, bere ikasleai, guztia azaldatzen zien,

        35. Eta egun artan, onezkero berandu zala, esan zien: Aurkez dagoan erriberara irago gaitezen.

        36. Eta jendetza utzitzen zutela, zegoala Jesus, zegoan bezela ontzian, joan ziran itsasoz, eta beste ontzi batzuek zijoazen berari laguntzen ziela.

        37. Eta jaiki zan orduan aizezko ekaitz andi bat, zeñak bagak ontzian sartzen zituen, alako moduan, non, ontzia urez bete zan.

        38. Bitartean bera lo zetzan popan oaburuko baten gañean: esnatzen dute bada, eta esaten diote: Erakuslea, ez dijoakizu zuri ezerere, gu galtzearekin?

        39. Eta berak, jaikitzen zala, keñatu zuen aizea, eta itsasoari esan zion: ixillikan ago, mututu adi. Eta aizea gelditu zan, eta itsasoa bare bare gelditu zan.

        40. Eta esan zien: Zeren beldur zerate? Oraindikan ere federik ez al daukazute? Eta txit beldurtu ziran, eta elkarri esaten zioten: Zeñ ote da aizeak eta itsasoak ere obeditzen dioten au?

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta etorri ziran itsasoaren beste aldamenera, Jerasenoen lurrera.

        2. Eta irtetzen zala ontzitik, bereala bidera irten zitzaion, espiritu zikiña zeukan gizon bat obietatik aterata,

        3. Zeñak zeukan bizilekua obietan, eta kateakin ere onezkero iñork ere etzitzakean geldirik iduki:

        4. Zeren maiz, zegoala grilloakin eta kateakin lotuta, urratu zituen kateak, eta zatitu grilluak, eta iñork ere etzetzakean ezitu.

        5. Eta beti gau ta egun obietatik, eta mendietatik zebillan deadarrez, eta arriakin bera urratzen zala.

        6. Eta ikusirik urrutitik Jesus, korrika joan zan, eta adoratu zuen.

        7. Eta deadar eginik boz goratuarekin, esan zuen: Zer daukat nik zer ikusi zurekin Jesus, Jaungoiko txit goratuaren semea? Jaungoikoaren beraren izenean txit gogotik erregututzen dizut, ez nazazula arren oñazetu.

        8. Zeren Jesusek esaten zion: irten adi, espiritu zikiña, gizon orregandik.

        9. Eta Jesusek galdetu zion: Zeñ dek ire izena? Eta berak erantzun zuen: Taldea da nere izena, zeren asko geran.

        10. Eta txit erregu andiakin eskatzen zion, alderri artatik kanpora etzetzala aurtiki.

        11. Txerri talde andi bat zegoan, aldeko mendi bateko egian, bazkatzen.

        12. Eta infernuko espirituak erregututzen zioten, esaten ziotela: Bialdu gaitzatzu txerrietara beretan sartu gaitezen.

        13. Eta Jesusek bereala utzi zien. Eta irtetzen ziradela espiritu zikiñak, txerrietan sartu ziran, eta sumintasun andiarekin txerri talde guztia, zeñak ziraden bi milla bezelatsu, korrika joan zan itsasora aurtikitzera, non guztiak ito ziran.

        14. Beren zaitzalleak berriz iges egin zuten, eta errian eta baserrietan berriak eman zituzten. Jendea berriz atera zan, gertatu zana ikustera,

        15. Eta Jesus zegoan tokira allegatu ziradenean, len demonioak oñazetzen zuena ikusten dute eserita, jantzita, eta zentzu osoarekin, eta arrituak gelditu ziran.

        16. An arkitu ziradenak kontatu ziezten demonioa iduki zuenari gertatu zitzaiozkanak, eta txerrien gertakaria.

        17. Eta kalte berrien beldurrarekin asi zitzaiozkan erregututzen beren mugetatik alde egin zezala.

        18. Eta Jesus ontzira igotzera zijoanean, demonioak oñazetua izan zana asi zitzaion erregutuzen, artu zezala berarekin.

        19. Eta etzuen artu Jesusek, baizik esan zion: Zoaz zure etxera zureakgana, eta esan zaiozkazu Jaunak nolako mesede andiak egin dizkizun, eta nolako urrikaltasuna zurekin iduki duen.

        20. Eta joan zan, eta Dekapolin asi zan predikatzen, nolako mesede andiak Jesusek egin ziozkan, eta guztiak miresten ziraden.

        21. Eta iragorik berriz Jesus ontzian, itsasoaren beste aldamenera, jendetza andia beragana bildu zan, eta itsasoaren aldean zegoan.

        22. Eta etorri zan beragana Jairo izena zuen sinagogako agintari bat, eta ikusi zuenean, bere oñetan auzpeztu zan.

        23. Eta txit erregu andiak egiten ziozkan, esaten zuela: Nere alaba dago atzeneko asnasetan. Atoz, bere gañean eskua jarri ezazu, sendatu dedin, eta bizi dedin.

        24. Eta joan zan Jesus berarekin, eta jendetza andiak berari jarraitzen zion, eta estututzen zuten.

        25. Eta amabi urtean odol jarioa zeukan emakume batek,

        26. Eta sendakina askok asko sufrituerazi ziotenak, eta zeukan guztia kastatu zuenak, obasunik, batere iduki gabe, baizik oraindik txartoagoago (sic) zegoanak.

        27. Aditurik Jesusen ospea, etorri zan jendetzaren ostetik, eta bere soñekoari ukitu zion,

        28. Zeren esaten zuen: Baldin ukitu bat bederik bere soñekoari egiten badiot, sendatuko naiz.

        29. Eta bere odolezko iturria bereala leortu zan, eta sentitu zuen bere gorputzean, bere gaitzetik onezkero sendatua zegoala.

        30. Eta bereala Jesusek ezaguturik beragan, beragandik irten zan bertutea, itzulirik jendetzagana, esaten zien: Nere soñekoari nork ukitu dio?

        31. Eta bere ikasleak esaten zioten: ikusten dezu nola jendetzak aldamen guzietatik estututzen zaituen, eta esaten dezu, nork ukitu dizun?

        32. Eta aldamen guzietara begiratzen zuen, au egin zuen emakumea ikusteko.

        33. Emakumea berriz beldurturik, eta ikaraturik, jakinik beragan gertatu zana, etorri zan, eta bere aurrean auzpeztu zan, eta egia guztia esan zion.

        34. Jesusek orduan esan zion: Ene alaba, zure fedeak sendatu zaitu. Zoaz ordu onean, eta zure gaitzgabetua gelditu zaite.

        35. Oraindikan izketan ari zala etorri ziran sinagogako agintariaren etxekoak oni esatera: Zure alaba il da, Zergatik onezkero Erakusleari gogaiterazitzen diozu?

        36. Jesusek berriz, aditurik esaten zutena, sinagogako agintariari esan zion: Etzaite beldurtu, bear dana da bakarrik fedea iduki dezazula.

        37. Eta etzion utzi jarraitzen iñori ere, baizik Pedrori, eta Santiagori, eta Juan Santiagoren anaiari.

        38. Eta etortzen dira sinagogako agintariaren etxera, eta ikusten du nastea, eta jendearen negarrak, eta suspirio andiak.

        39. Eta sarturik, esaten die: Zergatik alako moduan atsekabetzen zerate, eta negar egiten dezute? Neskatxa ez dago illa, baizik lo datza.

        40. Eta irri egiten zioten. Berak berriz, aurtikirik guztiak kanpora, artu zituen neskatxaren aita eta ama, eta berarekin zeudenak, eta sartzen da neskatxa zetzan tokian.

        41. Eta eldurik neskatxaren eskuari, esan zion: Talitha kumi (zeñak esan nai duen) Neskatxa, (zuri esaten dizut) jaiki zaite.

        42. Eta bereala neskatxa jaiki zan, eta asi zan ibiltzen. Eta zeuzkan amabi urte: eta txit arrituak gelditu ziran.

        43. Eta txit gogortasun andiarekin agindu zien, iñork ere etzetzala au jakin, eta esan zuen neskatxari jaten eman zizaiotela.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta andik alde egiten zuela, bere errira joan zan, eta bere ikasleak jarraitzen zioten.

        2. Eta larunbata allegaturik, asi zan Sinagogan erakutsiak ematen, eta aditzalleetatik askok, bere jakinduriarekin miratuta, esaten zuten: Nondik oni gauza guzti oiek? Eta emana izan zitzaion jakinduria au, nolakoa da? Eta, nondik anbeste mirari, egiten dituenak?

        3. Ez al da au langille hura, Santiagoren, eta Joseren, eta Judasen, eta Simonen anaia? Eta bere arrebak emen, gure artean ez al dirade bizi? Eta eskandalizatzen ziraden beragan.

        4. Jesusek berriz, esaten zien: Egia da profetarikan batere ez dala bizi onrarikan gabe, baizik bere errian, bere etxean, eta bere aideen artean.

        5. Eta etzetzakean an mirari andirik egin, eta eri gutxi batzuek bakarrik, eskuak gañean jartzen zitzaieztela, sendatu zituen.

        6. Eta aien sinisgogortasunagatik miresten zan, eta inguruetako errietatik zebillan erakutsiak ematen.

        7. Eta amabiai ots egin zien, eta binaka bialtzen asi zan, eta espiritu zikiñen gañean eskubidea ematen zien.

        8. Eta agindu zien ezerere ez eramateko bidean, baizik eskumakilla; ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik gerriualean.

        9. Oñetako ualdun batzuekin, eta bi tunika ez zitzatela jantzi.

        10. Eta esaten zien: Etxean sartzen zeratenean edozeñere tokitan, an egon zaitezte erri artatik irten zaitezten artean.

        11. Eta artzen etzaituzten, eta aditzen etzaituzten edozeñere tokitan, ateratzen zeratela andik, zuen oñetakoetako autsa astindu ezazute beren kontrako testigantzan.

        12. Eta ateratzen ziradela, predikatzen zuten penitenzia egin zezatela,

        13. Eta asko demonio aurtikitzen zituzten, eta olioarekin igortzitzen zituzten asko eri, eta sendatzen zituzten.

        14. Eta aditurik gauza oiek Herodes erregeak (zeren Jesusen izena otspatsua egin zan) esaten zuen: Noaski Juan Bautista illen artetik biztu da, eta argatik mirariak egiteko indarra dauka.

        15. Beste batzuek esaten zuten: Ez da, Elias baizik. Beste batzuek berriz, esaten zuten: Au da profeta bat, profetetatik bat bezelakoa.

        16. Herodesek, au aditurik, esan zuen: Juan, nik lepo mostu nuena, au illen artetik biztu da.

        17. Zeren Herodesek berak bialdu zituen mandatariak, eta arrapatu zuen Juan, eta lotuta, jarri zuen karzelan, Herodias, bere anaia Filiporen emazteagatik, zeñarekin ezkondu zan.

        18. Zeren Juanek Herodesi esaten zion: Ez dezu zillegi zure anaiaren emaztea idukitzea.

        19. Herodiasek berriz, Juani azeloak jartzen ziozkan, eta nai zuen il, baña ezin zuen.

        20. Zeren Herodes Juanen beldur zan, jakinik gizon justo, eta santu bat zala, eta lotsaz begiratzen zion, eta berak esanda asko gauza egiten zituen, eta gogotik aditzen zion.

        21. Eta zegokion eguna allegatu zanean, Herodesek bere jaiotzako egunean eman zien afari bat prinzipeai, eta tribunoai, eta Galileako andizkiai.

        22. Sartu zan Herodiasen alaba, dantzan egin zuen, Herodesen eta berarekin batean eseriak zeudenen ain gogo osora, non, erregeak neskatxari esan zion: Eskatu zadazu neri nai dezuna, eta emango dizut.

        23. Eta gañera juramentu eginda esan zion: Emango dizut eskatzen didazun guztia, nere erreñuaren erdia balitza ere.

        24. Eta irtenik neskatxa, bere amari esan zion: Zer eskatuko det? Eta amak esan zion: Juan Bautistaren burua.

        25. Eta sarturik agudo, arin, bereala erregea zegoan tokira, eskatu zuen esaten zuela: Nai det bereala eman dizadazula Juan Bautistaren burua.

        26. Eta erregea tristetu zan, baña juramentuagatik, eta elkarrekin eserita zeudenen begiruneagatik, etzuen neskatxa tristetu nai izan.

        27. Baizik bialdurik soldadu morroi bat, agindu zion ekarri zizaiola Juan Bautistaren burua platera batean. Eta karzelan lepoa ebaki zion,

        28. Eta ekarri zuen bere burua platera batean, eta eman zion neskatxari, eta neskatxak eman zion amari.

        29. Au aditurik, bere ikasleak etorri ziran, eta bere gorputza artu zuten, eta obi batean ipiñi zuten.

        30. Eta bildurik Apostoluak Jesusekin, esan ziozkaten egin zituzten gauza guztiak, eta nolako erakutsiak eman zituzten.

        31. Eta Jesusek esan zien: Atozte nerekin toki eremu eta bakar batera, eta piskatxo bat atseden ezazute. Zeren zetoztenak eta zijoazenak asko ziran: eta jateko ere astirik etzeukaten.

        32. Eta sarturik ontzi batean, toki berezi, bakar, eremu batera joan ziraden.

        33. Eta zijoazela, askok ikusi zituzten, eta ezagutu zituzten, eta leorrez eta oñaz erri guzietatik ara joan ziran, eta allegatu ziran berak baño lenago.

        34. Eta Jesusek, ontzitik irtetzen zala, jendetza andia ikusi zuen, eta berakin urrikaldu zan, zeren artzairik ez daukaten ardiak bezela zeuden, eta berai asko erakutsi ematen asi zan.

        35. Baña nola txit berandutu zitzaioten, bere ikasleak beragana alderatu zitzaiozkan esaten zutela: Toki eremua da au, eta onezkero berandu da.

        36. Bialdu itzatzu, joaten diradela aldeetako ballera eta errietara, janaria erosi dezaten jateko.

        37. Eta berak erantzuten ziela, esan zien: Eman zaiezute zuek berai jaten. Eta berak esan zioten: Goazen bada, eta berreun dirurekin ogiak erosi ditzagun, eta berai jaten emango diegu.

        38. Eta Jesusek esan zien: Zenbat ogi dauzkazute? Zoazte, eta begiratu ezazute. Eta ezagutu zutenean, esaten dute: Bost, eta bi arrai.

        39. Eta agindu zien, eseri erazi zitzaiela belar berdearen gañean, taldeetan.

        40. Eta onela eseri ziran eunetik euneko, eta berrogeita amarretik berrogeita amarreko taldeetan.

        41. Eta arturik bost ogiak eta bi arraiak, begiratzen zuela zerura, bedeikatu zituen, eta ogiak zatitu zituen, eta bere ikasleai eman ziezten, jarri zitzaiezten beren aurrean, eta orobat bi arraiak ere beren artean partitu zituen.

        42. Eta guztiak jan zuten, eta ase ziraden.

        43. Eta gelditu zanetik bildu zituzten amabi saski ogi zatiz eta arraiz beteak.

        44. Jan zutenak berriz, bost milla gizon ziran.

        45. Eta bereala bere ikasleai ontzira igoerazi zien, bera baño lenago itsasoaren beste aldamenera Betsaidara joan zitezen, berak erriko jendea bialtzen zuen artean.

        46. Eta bialdu zituenean, mendira joan zan orazio egitera.

        47. Eta berandu zanean, ontzia itsasoan zegoan, bera berriz bakarrik lurrean.

        48. Eta ikusi zituenean arraunean nekatuak ari ziradela (zeren aizea beren kontrakoa zan) gauaren laugarren beillako garaiean, etorri zan berakganontz itsasoaren gañean zebillala, eta aurrera joango balitza bezela egin zuen.

        49. Berak berriz, ikusi zutenean itsasoaren gañean zebillala, uste izan zuten iratxoren bat zala, eta deadar egin zuten.

        50. Zeren guztiak ikusi zuten, eta nastuak gelditu ziraden. Eta bereala itz egin zuen berakin, eta esan zien: itxedon ezazute, ni naiz, etzaitezte beldur izan.

        51. Eta sartu zan berakin ontzian, eta aizea gelditu zan: eta beren artean asko geiago arritu ziran,

        52. Zeren ogien miraria etzuten konprenditu; beren biotza oraindikan lilluratua zegoalako.

        53. Eta igarorik itsasoa aldamen batetik bestera, Jenesaretko lurrera etorri ziran, eta an kanpora irten ziran.

        54. Eta ontzitik atera ziradenean, bereala ezagutu zuten.

        55. Eta alderri guzi artatik zebiltzala, asi ziran jendeak ateratzen andetan eri guztiak, eramaten zituztela, gelditzen zala aditzen zuten tokietara.

        56. Eta sartzen zan toki guztietan, errietan, edo balleretan, edo irietan, karrikaetan eriak ipintzen zituzten, erregututzen ziotela, bere soñekoaren ertzari bederik ukitzen utzi zizaiela. Eta ukitzen zioten guztiak, sendatuak gelditzen ziraden.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta alderatu ziraden Jesusgana Fariseoak, eta Eskribaetatik batzuek, Jerusalendik etorriak.

        2. Eta ikusi zutenean bere ikasleetatik batzuek, esku zikiñakin, au da, eskuak garbitu gabe, jaten zutela, augatik gaizki esan zuten.

        3. Zeren Fariseoak, Judu guztiak bezela, ez dute jaten, maiz eskuak garbitu gabe, beren asabetatik etorritako erakutsiari jarraitzen diotela.

        4. Eta plazan egon badirade, ez dute jaten, lenengo garbituak ez badirade, eta beste gauza asko dirade asabak erakutsita gordetzen dituztenak, nolakoak diran edanontziak, pitxarrak, eta metalkiak, eta oeak garbitzea.

        5. Eta Fariseoak eta Eskribak galdetzen zioten: Zergatik zure ikasleak ez dituzte zaitzen anziñakoen erakutsiak, baizik eskuak garbitu gabe jaten dute?

        6. Eta berak erantzuten zuela, esan zien: O hipokritak! Ongi profetizatu zuen zuekgatik Isaiasek, eskribatua utzi zuen gauza onetan. Erri onek ezpañakin onratzen nau, baña beren biotza nigandik urrutian dago.

        7. Alperrikan bada onratzen naute, gizonen dotrinak eta aginteak erakusten dituztela.

        8. Zeren zuek Jaungoikoaren agintea utzitzen dezutela, gizonen anziñako erakutsiak zaitzen dituzute, pitxarrak eta edanontziak garbitzean, eta egiten dituzuten, oien irudiko beste gauza askotan.

        9. Eta gañera esaten zien: Ederki desegiten dezute Jaungoikoaren agintea, anziñakoetatik daukazuten erakutsia zaitzeagatik.

        10. Zeren Moisesek esan zuen: Onratu itzatzu zure aita eta zure ama. Eta: Aita edo ama madarikatzen duena, illa izan bedi.

        11. Eta zuek esaten dezute: Gizonak aitari, edo amari esango balio: Nigatik Jaungoikoari eskeñtzen diodan edozeñere Korban, (au da, doañ) zure onerako izango da.

        12. Onenbesterekin ez dauka ezerere egin bearrik bere aitaren, edo bere amaren alde ta onean,

        13. Onela utsean utzitzen dezutela Jaungoikoaren itza, zuek zerok asmatutako erakutsi batgatik, eta onen irudira beste gauza asko ere egiten dituzute.

        14. Orduan ots eginik berriz erriari, esaten zien: Aditu nazazute guztiok, eta ongi konprenditu ezazute.

        15. Kanpotik gizonaren barrenen sartzen dan gauza batek ere, ez dezake gizona zikindu; gizonagandik ateratzen diran gauzak berriz, oiek dirade gizona zikintzen dutenak.

        16. Baldin iñork badauzka belarriak aditzeko, aditu beza.

        17. Eta jendeagandik alde egin, eta etxean sartu zanean, bere ikasleak galdetzen zioten, parabola onek zer adirazten ote zuen.

        18. Eta berak esan zien: Zer! Zuek ere aditza ain gutxi daukazute? Ez al dezute konprenditzen, kanpotik gizonagan sartzen dan gauzaetatik batek ere, ez dezakeala bere zikindu,

        19. Zeren ez dan sartzen bere biotzean, baizik sabelera dijoan, eta toki izkutuan irtetzen dan, janari guztiak garbitzen dituela?

        20. Eta esaten zuen, gizonagandik irtetzen diraden gauzak, aiek gizona zikintzen dutela.

        21. Zeren gizonaren biotzaren barrendik irtetzen dirade gogorazio gaiztoak, adulterioak, aragizko bekatuak, gizoniltzeak,

        22. Lapurretak, zikoizkeriak, biurrikeriak, engañioak, zikinkeriak, ondamuak, blasfemiak, urgulleria, zentzugabetasuna.

        23. Gauza gaizto guzti oiek barrendik irtetzen dirade, eta gizona zikintzen dute.

        24. Eta andik alde egiten zuela, Tiro eta Sidongo mugetara joan zan, eta etxe batean sarturik, nai zuen iñork ere etzetzala jakin an zegoala, baña ezin ezkutatu zan.

        25. Zeren aditu zueneko andre batek, zeñaen alabak espiritu zikiña zeukan, bereala sartu zan, eta bere oñetan auzpeztu zan.

        26. Zeren andre au zan jentilla, Sirofenisako erreinukoa. Eta erregututzen zion, arren bere alabagandik demonioa aurtiki zezala.

        27. Jesusek esan zion: itxedon ezazu, aurrena semeak ase ditezela, zeren ez dan ongi egiña, semeen ogia artu, eta txakurrai aurtikitzea.

        28. Eta andreak erantzun zuen, eta esan zion: Ala da, Jauna; baña txakurtxoak ere, maiaren azpian semeai erortzen zaiezten ogi apurrak jaten dituzte.

        29. Eta Jesusek esan zion: Esan dituzun, itzakgatik zoaz, zeren demonioa zure alabagandik irten dan.

        30. Eta bere etxera joan zanean, arkitu zuen neskatxa zetzala oearen gañean, eta demonioa irten zala.

        31. Eta berriz, irtenik Tiroko alderrietatik, etorri zan Sidondik Galileako itsasora, Dekapolisko lurretik iragotzen zala.

        32. Eta gizon gor, eta mutu bat eramaten diote, eta erregututzen zioten, arren bere eskua bere gañean jarri zezala.

        33. Eta alde erazitzen ziola jendetzagandik, bere beatzak belarrietan sartu ziozkan, eta istuarekin gizonaren mingañari ukitu zion.

        34. Eta zerura begiratzen zuela, suspirio bat egin zuen, eta esan zion: Effeta, zeñak esan nai duen, idiki zaitezte.

        35. Eta bereala bere belarriak idiki zitzaiozkan, eta askatu zitzaion mingañan zeukan eragozketa, eta argiro itz egiten zuen,

        36. Eta agindu zien, iñori ere etzitzaiotela esan. Baña zenbat geiago agintzen zien, anbat geiago zabaltzen zuten:

        37. Eta anbat geiago miresten ziran, esaten zutela: Guztia ongi egin du: gorrai adituerazi die, eta mutuai itz eginerazi.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Egun aietan berriz, jendetza andi bat Jesusen inguruan arkiturik, eta ez idukirik zer janik, ots eginik bere ikasleai, esan zien:

        2. Jendetza onekin urrikaltzen naiz, zeren onezkero iru egun dirade nerekin daudela, eta zer janik ez daukate.

        3. Eta beren etxeetara baraurik bialtzen baditut, bidean desalaituko dirade, zeren beretatik batzuek urrutitikan etorri dirade.

        4. Eta bere ikasleak erantzun zioten: Nola iñork ere bakartade onetan jendetza oiek ogiz ase ditzake?

        5. Eta berak galdetu zien: Zenbat ogi dauzkazute? Berak erantzun zioten: Zazpi.

        6. Orduan agindu zion Jesusek jendetzari, lurraren gañean eseri zedilla. Eta arturik zazpi ogiak, eskerrak ematen ari zala, zatitu zituen, eta bere ikasleai ematen ziezten jendetzarentzat, eta berak jendetzari eman ziezten.

        7. Arraitxo gutxi batzuek ere bazeuzkaten, eta bedeikatu zituen, eta agindu zuen jendetzari emateko.

        8. Eta jan zuten, eta ase ziran, eta gelditu ziran zatiakin zazpi saski bete zituzten.

        9. Eta jan zutenak lau milla bezelatsu izan ziran, eta bialdu zituen.

        10. Eta bereala sarturik ontzian bere ikaslakin, Dalmanutako aldamenetara etorri zan.

        11. Eta atera ziran Fariseoak, eta asi ziran elean berarekin eskatzen ziotela, egin zitzaiela zeruko mirariren bat, tentatzen zutela.

        12. Baña Jesusek bere biotzaren barrendik zizpuru bat eginik, esan zuen: Gizon arraza onek mirari bat zergatik eskatzen ote du? Egiaz esaten dizutet, jende orri miraria etzaiola emango.

        13. Eta utzitzen zituela, berriz ontzian sartu zan, eta itsasoaren beste aldamenera joan zan.

        14. Eta ogiak artzea aztu zitzaioten, eta ogi bakar bat baizik berakin ontzian etzeukaten.

        15. Eta kontuan ipintzen zituen Jesusek, esaten zuela: Begiratu ezazute, eta Fariseoen legamitik, eta Herodesen legamitik alde egin ezazute.

        16. Eta berak beren artean gogorazioak zerabiltzten, esaten zutela: Alaxe dek, etziagu ogirik.

        17. Ezaguturik au Jesusek, esan zien: Zertarako dauzkazute gogorazioak, ogirik ez daukazutela? Oraindik ez al dezute ezagutzen, ez konprenditzen? Oraindik zuen biotza illundua al daukazute?

        18. Begiak dauzkazutela ez al dezute ikusten? Belarriak dauzkazutela ez al dezute aditzen? Ez al zerate ere oroitzen,

        19. Nola bost ogi txikitu nituen, eta bost milla gizoni eman niezten? Zenbat saski, gelditu ziran ogi zatiz beteak bildu ziñituzten orduan? Berak esaten diote: Amabi.

        20. Eta zazpi ogi lau millaen artean partitu nituenean, zenbat saski, gelditu ziran ogi zatiz bete zinduzten? Esaten diote: Zazpi.

        21. Eta esaten zien: Nola ez dezute konprenditzen esaten nizutena?

        22. Eta Betsaidara etortzen dirade, eta itsu bat eramaten diote, eta erregututzen zioten ukitu zaiola.

        23. Eta itsuaren eskuari eldurik, erritik kanpora atera zuen, eta istua begietan aurtigirik, bere eskuak gañean jarririk, galdetu zion, ezerere ikusten ote zuen.

        24. Eta begiraturik, esan zuen: ikusten ditut dabiltzala gizon batzuek, zeñak zuaitzak bezelakoak iruditzen zazkidan.

        25. Gero berriz jarri ziozkan bere eskuak bere begien gañean, eta asi zan ikusten, eta itzuli zitzaion alako moduan, non, gauza guztiak argiro ikusten zituen.

        26. Eta bere etxera bialdu zuen, esaten ziola: Zoaz zure etxera, eta errian sartzen bazera, iñori ere etzaiozu esan.

        27. Eta atera ziraden Jesus, eta bere ikasleak Filiporen Zesareako errietara, eta bidean bere ikasleai galdetzen zien, esaten ziela: Zeñ naizala ni gizonak esaten dute?

        28. Berak erantzun zioten, esaten zutela: Batzuek esaten dute zerala Juan Bautista, beste batzuek Elias, beste batzuek berriz, anziñako profetaetatik bat bezelakoa.

        29. Orduan esan zien: Zuek berriz, zeñ naizala ni esaten dezute? Pedrok erantzuten zuela, esan zion: Zu Kristo zera.

        30. Eta txit gogorgiro galerazi zien, onelakorik beragatik iñori ere esatea.

        31. Eta asi zan berai erakutsiak ematen, nola bear zan gizonaren semeak atsekabeak iragotzea, eta izan bear zala zarrak, eta apaizburuak, eta Eskribak aurtikia; eta izan bear zala illa, eta iru egunen buruan berriz biztua izan bear zala.

        32. Eta onen gañean txit argiro itz egiten zuen. Eta arturik Pedrok Jesus berezian, errierta egiten asi zitzaion.

        33. Baña Jesusek itzulirik Pedroren kontra, eta bere ikasleai begiraturik, errierta andiak egin ziozkan Pedrori, esaten zuela: Kendu akit aurretik Satanas, zeren ez aizan gozatzen Jaungoikoaren gauzaetan, gizonenetan baizik.

        34. Gero bildurik jendetza bere ikasleakin, esan zien: Baldin iñork jarraitu nai badit, ukatu bedi bera, eta bere gurutzea artu beza, eta jarraitu bizat.

        35. Zeren bere anima salbatu nai duenak, galduko du; nigatik eta ebanjelioagatik bere anima galtzen duenak berriz, salbatuko du.

        36. Zeren, zer balioko dio gizonari mundu guztia irabazteak, bere animari kalte egiten badio?

        37. Eta bein galtzen badu, zeren trukadan berriz bere anima beretuko du?

        38. Nigatik eta nere dotrinagatik lotsatzen dana, erreñu adultero eta pekatari onen erdian, orobat gizonaren semea berarekin lotsatuko da, aingeru santuak lagun dituela bere Aitaren glorian datorrenean.

        39. Eta gañera esaten zien: Egiaz esaten dizutet, emen daudenetatik batzuek ez dirala ilko, Jaungoikoaren erreñuaren etorrera bere anditasunean ikusi dezaten artean.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta sei egun geroago artu zituen Jesusek berarekin Pedro, eta Santiago eta Juan, eta eraman zituen bakarrik mendi goratu batera, toki berezi batera, eta beren aurrean beste irudi bat artu zuen.

        2. Alako moduan, non, bere soñekoak agertu ziran txit argitsuak, eta zuritasunik andienarekin elurra bezela; ain zuriak, non, munduko lisibera eta garbitzallak ez ditzakean ain zuri jarri.

        3. Eta agertu zitzaioten Elias Moisesekin, eta Jesusekin itzketan ari ziran.

        4. Eta izketan asirik Pedro, Jesusi esan zion: Jauna, ongi da gu emen egotea, eta egin ditzagun iru bizileku, zuretzat bat, eta Moisesentzat beste bat, eta Eliasentzat beste bat.

        5. Zeren etziekien zer esaten zuen: zeren beldurrez ikaratuak zeuden.

        6. Eta onetan egin zan odei bat, zeñak estali zituen, eta odeitik etorri zan boz bat, esaten zuena: Au da nere seme txit maitea, bera aditu ezazute.

        7. Eta bereala aldamen guztietara inguruan begiratzen zutela, etzuten ikusi berakin iñor ere, Jesus bakarrik baizik.

        8. Eta berak menditik jetxitzen ziradela, Jesusek agindu zien, iñori ere etzaiozkatela kontatu ikusi zituzten gauzak, baizik gizonaren semea illen artetik biztutzen zanean.

        9. Eta itza berakgan gorde zuten, eta zebiltzan jakin nairik zer aditzen ote zuten itz oiek: illen artetik biztutzen danean.

        10. Eta galdetzen zioten, esaten zutela: Nola bada Eskribak eta Fariseoak esaten dute, Eliasek lenago etorri bear duela?

        11. Eta berak erantzun zien: Elias egiaz etorriko da nere bigarren etorrera baño lenago, eta gauza guztiak beren tokietan jarriko ditu, eta gizonaren semeagatik eskribatua dagoan bezela, asko padezituko du, eta gutxitan idukia izango da.

        12. Baitaere esaten dizutet Elias etorria dala (eta berarekin nai zuten guztia egin zuten) beragatik eskribatua dagoan bezela.

        13. Eta bere ikasleakgana etorririk, jendetza andi bat beren aldean ikusi zuen, eta Eskribak berakin ezbaian.

        14. Eta bereala erri guztia, Jesus ikusirik arritu zan, eta izutu ziraden, eta korrika beragana joanik, diosal egiten zioten.

        15. Eta berak galdetu zien: Zeren gañean zuen artean ezbaian ari ziñaten?

        16. Eta jendetzako batek erantzuten zuela, esan zuen: Erakuslea, ekarri det zugana nere seme, espiritu mutua daukana:

        17. Zeñak arrapatzen duen edozeñere tokitan lurraren kontra aurtikitzen du, eta aotik bitsa dariola jartzen du, eta ortzkarraskotska ari oi da, eta sikatuaz dijoa, eta zure ikasleai esan nien demonioa aurtiki zezatela, eta ezin aurtiki izan zuten.

        18. Jesusek erantzuten ziela, esan zien: O jende sinisgogorra! Noizarteraño zuekin egongo naiz? Noizarteraño sufrituko zaituztet? Nigana ekarri zadazute.

        19. Eta ekarri zuten. Eta Jesusek ikusi zueneko, bereala espirituak mutilla nastu zuen, mugimendu gogorretan zerabillala; eta aurtikirik lurraren kontra, bitsa zeriola jiran zebillan.

        20. Eta Jesusek bere aitari galdetu zion: Zenbat denbora da berari au gertatzen zaiola? Eta berak esan zuen: Aur denboratik,

        21. Eta maiz sutara eta uretara aurtiki du, bera galtzeko, baña baldin ezertxoere badezakezu, lagundu zaguzu, gurekin urrikaltzen zerala.

        22. Eta Jesusek esan zion: Sinistu badezakezu, sinistzen duenak gauza guztiak egin ditzake.

        23. Eta bereala mutillaren aitak negarrez deadar egiten zuela, esaten zuen: O Jauna! Nik sinistzen det. Nere sinisgogortasunari zuk lagundu zaiozu.

        24. Eta ikusirik Jesusek jendetza zetorrela, keñatu zuen espiritu zikiña, esaten ziola: Espiritu gor, eta mutua, nik agintzen dikat, mutil onegandik irten adi, eta ez adi berriz beronegan sartu.

        25. Eta deadar andi bat eginik, eta txit izugarriro gaztea oñazetzen zuela, beragandik irten zan, illa bezela utzitzen zuela, alako moduan, non, askok esaten zuten: illa zeagok.

        26. Baña Jesusek bere eskutik eltzen ziola, jaso zuen, eta jaiki zan.

        27. Eta Jauna etxean sartu zanean, bere ikasleak isiltxorikan galdetzen zioten: Zergatik guk ezin aurtiki izan degu?

        28. Eta esan zien: Arraza au ezerekin ere ezin irten lezake, orazioarekin eta barauarekin baizik.

        29. Eta andik joaten ziradela, irago zuten Galileako lurra; eta etzuen nai iñork ere ezagutu zezala.

        30. Eta bitartean bere ikasleai erakutsiak ematen ziozkaten, eta esaten zien: Gizonaren semea gizonen eskuetan jarria izango da, eta ilko dute, eta ilda gero irugarren egunean biztuko da.

        31. Berak berriz, etzuten konprenditzen egiten zien izketa, eta beldur ziran berari galdetzen.

        32. Eta Kafarnaumera allegatu ziran. Eta etxean zeudenean, galde egin zien: Bidean zeren gañean itz egiten zenduten?

        33. Berak berriz, isillikan zeuden; zeren bidean beren artean ezbaia iduki zuten, beretatik zeñ andiagoa ote zan.

        34. Orduan Jesusek eseritzen zala, ots egin zien amabiai, eta esan zien: Baldin iñork nai badu, lenengoa izan, guztien atzenengoa, eta guztien mendekoa izango da.

        35. Eta artzen zuela mutiltxo bat, beren erdian jarri zuen, eta beroni laztan bat eginda, esan zien:

        36. Aur oietatik bat nere amorioz artzen duenak, ni artzen nau, eta ni artzen nauenak, ez nau ni artzen, baizik ni bialdu ninduena.

        37. Erantzun zion Juanek, esaten zuela: Erakuslea, ikusi degu, guri jarraitzen ez digun gizon bat, zure izenean demonioak aurtikitzen ari dala, eta galerazi diogu.

        38. Eta Jesusek esan zion: Etzaiozute galerazi, zeren nere izenean mirariak egiten dituenak, ezin esango du gaizki laster nigatik.

        39. Zeren zuen kontra ez dagoana, zuen alde dagoan.

        40. Eta nere izenean baso bete ur zuei ematen dizutenak, Kristorenak zeratelako, egiaz esaten dizutet, bere ordaña ez duela galduko.

        41. Eta nigan sinisten duten aurtxo oietatik bat bakarra ere eskandalizatzen duenari, obe litzaio, asto batek mugitzen duen errotarri bat bere lepoan lotu, eta itsasora aurtikiko balute.

        42. Eta baldin zure eskuak eskandalizatzen bazaitu, ebaki ezazu. Obe dezu esku txanguarekin betiko bizitzan sartzea, bi esku daukazula joatea baño infernura, itzali ez ditekean sutara,

        43. Non beren arra ez dan iltzen, eta sua ez dan itzalitzen.

        44. Eta baldin zure oñak eskandalizatzen bazaitu, ebaki ezazu. Obe dezu maki zaudela sartu zaitezela betiko bizitzan, bi oin dauzkazula itzali ez ditekean suzko infernura aurtikia izatea baño,

        45. Non beren arra ez dan iltzen, eta sua ez dan itzalitzen.

        46. Eta baldin zure begiak eskandalizatzen bazaitu, atera ezazu. Obe dezu begi batekin Jaungoikoaren erreinuan sartzea, bi begi dauzkazula suzko infernura aurtikia izatea baño,

        47. Non beren arra ez dan iltzen, eta sua ez dan itzalitzen.

        48. Zeren guztia suaz gazitua izango dan, eta doañ guzia gatzarekin gazitua izango dan.

        49. Gatza ona da, baña baldin gatza gezatzen bada, zerekin gazituko da? iduki ezazute gatza zuekgan, eta zuen artean pakea iduki ezazute.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta andik alde egiten zuela, Judeako mugetara, Jordango beste aldamenera etorri zan, eta berriz ere jendetzak beragana bildu ziran, eta egin oi zuen bezela, berriz ere erakutsiak ematen ari oi zan.

        2. Eta alderatzen ziradela Fariseoak, galdetzen zioten: Zillegi al zaio senarrari emaztea utzitzea? Bera tentatzen zutela.

        3. Eta berak erantzuten zuela, esan zien: Moisesek zer agindu zizuten?

        4. Berak erantzun zuten: Moisesek laketu zuen, utzitakoaren agiria eskribuz eman, eta utzitzea.

        5. Zeñai erantzuten ziela Jesusek, esan zuen: Zuen biotzeko gogortasunagatik eskribatu zizuten aginte au.

        6. Baña asieran Jaungoikoak egin zituenean, gizon bakar bat, eta andre bakar bat egin zituen.

        7. Argatik gizonak utziko ditu bere aita, eta bere ama, eta bere emaztearekin bilduko da,

        8. Eta aragi batean bi izango dirade. Alako moduan, non, onezkero ez dirade bi, baizik aragi bat.

        9. Jaungoikoak bada bildu zuena, ez beza gizonak berezitu.

        10. Eta etxean berriz bere ikasleak gauza onen beronen gañean galdetu zioten.

        11. Eta berak esan zien: Bere emaztea utzi, eta beste batekin ezkontzen danak, bere andrearen kontra adulterioko bekatua egiten du.

        12. Eta emazteak bere senarra utzitzen badu, eta beste gizon batekin ezkontzen bada, adultera da.

        13. Eta aurrean jartzen zaiozkaten aurtxoak, berai ukitu zitzaien. Ikasleak berriz ekartzen zituztenai errierta egiten zien.

        14. Zeñak Jesusek ikusi zituenean, gaizki eraman zuen, eta esan zien: Utzi zaiezute aurtxoai nigana etortzen, eta etzaiezute galerazi, zeren Jaungoikoaren erreñua alakoena dan.

        15. Egiaz esaten dizutet, artzen ez duena Jaungoikoaren erreinua aurrak bezela, ez dala an sartuko.

        16. Eta laztantzen zituela, eta beren gañean eskuak ipintzen zituela, bedeikatzen zituen.

        17. Eta atera zaneko bidean jartzeko, etorri zan korrika gizaseme bat, eta bere oñetan belaunikoturik, galdetu zion: Erakusla ona, zer egin bear det betiko bizitza iritxitzeko?

        18. Eta Jesusek esan zion: Zergatik ona esaten didazu? Ez dago iñor ere onik, Jaungoikoa bakarrik baizik.

        19. Aginteak badakizkizu: Ez ezazu adulterioko bekaturik egin, ez ezazu iñor il, ez ezazu lapurretarik egin, etzaiozu iñori gezurrik asmatu, etzaiozu iñori gaitzik egin, zure aita eta ama onratu itzatzu.

        20. Eta berak erantzuten zuela, esan zion: Erakuslea, gauza guzi oriek nere gazte denboratik zaitu ditut.

        21. Eta Jesusek, jarririk adi adi berari begira, maitatu zuen, eta esan zion: Oraindikan beste gauza bat bear dezu: zoaz, daukazun guztia saldu ezazu, eta beartsuai eman zaiezu, eta zeruan tesoro bat idukiko dezu: eta atoz gero, eta darraidazu.

        22. Zeñ tristeturik itz onekin, txit atsekabetua joan zan: zeren ondasun andien jabe zan.

        23. Eta ezarririk Jesusek begirakune bat bere inguruetara, bere ikasleai esan zien: zer nekez ondasun andiak dauzkatenak Jaungoikoaren erreinuan sartuko ote diraden!

        24. Ikasleak, alako itzak adituta arrituak gelditu ziran. Baña Jesusek, berriz izketan asita, esan zien: Nere semetxoak, zer gauza gaitza dan, diruetan itxedotzen dutenak Jaungoikoaren erreñuan sartzea!

        25. Errazago da gamelu bat jostorratz baten zulotik iragotzea, aberats bat Jaungoikoaren erreiñuan sartzea baño.

        26. Onenbesterekin geiago miresten ziran, beren artean esaten zutela: Zeñ ote da bada, salbatu ditekeana?

        27. Eta Jesusek begiratzen ziela, esan zuen: Gizonentzat au eziña da, baña ez Jaungoikoarentzat, zeren Jaungoikoak gauza guztiak egin ditzake.

        28. Eta Pedro asi zitzaion esaten: Ona non guk gauza guztiak utzi ditugu, eta jarraitu dizugu.

        29. Jesusek erantzuten zuela, esan zuen: Egiaz esaten dizutet, iñor ere ez dagoala utzi duenik etxea, edo anaiak, edo arrebak, edo aita, edo ama, edo semeak, edo kanpolurrak nigatik, eta Ebanjelioa gatik,

        30. Zeñak orain mundu onetan, eta persekuzioen artean artzen ez duenik eunetan anbat, utzi dituen etxeak, eta anaiak, eta arrebak, eta gurasoak, eta semeak, eta soroakgatik, eta beste munduan betiko bizitza.

        31. Baña lenengoak izan diraden asko, izango dirade atzenekoak; eta atzenekoak izan diraden asko, izango dirade lenengoak.

        32. Eta zeuden bidean Jerusalenera igotzen ziradela, eta Jesus aurreratutzen zitzaien, eta bere ikasleak arrituak bezela zeuden, eta beldurrez beterik jarraitzen zioten: Eta berriz arturik berezian amabiak, asi zan berai esaten, zertzuk gertatuko zitzaiezten.

        33. Gu, esan zien, goaz, ikusten dezuten bezela, Jerusalenera, non gizonaren semea izango dan, apaizburuen, eta eskribaen, eta zarren mendean jarria, zeñak eriotzara kondenatuko duten, eta jentillai emango die.

        34. Eta iseka egingo diote, eta istua aurtikiko diote, eta azotatuko dute, eta bizia kenduko diote, eta irugarren egunean biztuko da.

        35. Eta orduan alderatzen dira beragana Santiago eta Juan Zebedeoren semeak, esaten dutela: Erakuslea, nai degu eskatzen dizugun guztia egin dizaguzula.

        36. Eta berak esan zien: Zer nai dezute, egin dizazutedan?

        37. Eta esan zuten: Eman zaguzu bata zure eskuiean, eta bestea zure eskerrean eseriak egon gaitezela zure glorian.

        38. Jesusek berriz, esan zien: Ez dakizute zer eskatzen dezuten, edan badezakezute nik edaten dedan kaliza, edo ni bataiatua naizan bataioarekin, bataiatuak izan bazintezke?

        39. Eta berak esan zioten: Badezaguke. Jesusek berriz esan zien: Nik edaten dedan kaliza, edango dezute, eta ni bataiatua naizan bataioarekin bataiatuak izango zerate;

        40. Esertzea ordea nere eskuiean, edo ezkerrean, ez dagokit neri ematea zuei, baizik prestatu zaiotenai.

        41. Eta aditurik au amarrak, asi ziran Santiago eta Juangatik aserretzen.

        42. Jesusek berriz, ots egiten ziela, esan zien: Badakizute, erreinuai agintzeko eskubidea daukatenak, aiek mendean dauzkatela, eta beren prinzipeak beren gañean agintaritza daukatela.

        43. Zuen artean berriz, ez da alan izan bear; baizik andiagoa izan nai duena, zuen serbitzaria izango da.

        44. Eta zuen artean lenbizikoa izan nai duena, guztien mendekoa izango da.

        45. Zeren gizonaren semea ere etzan etorri bera serbitua izatera, baizik serbitzera, eta askoren erredenzioagatik bere bizitza ematera.

        46. Eta etorri ziran Jerikora, eta irtetzen ziradela Jerikotik bera, eta bere ikaslak, eta jendetza andi bat, Bartimeo itsua, Timeoren semea, zegoan eseria bidearen aldean eskaletzan.

        47. Aditurik bada onek, Jesus Nazarenoa zala zetorrena, asi zan deadarrez, eta esaten: Jesus Dabiden semea, nizaz urrikaldu zaite.

        48. Eta askok errierta egiten zion ixildu zedin. Berak berriz, deadar andiagoak egiten zituen, esaten zuela: Dabiden semea, nizaz urrikaldu zaite.

        49. Eta zegoala Jesus zutik geldirik, agindu zuen ots egin zaiela. Eta ots egiten diote itsuari, esaten diotela: Poztu zaite, jaiki zaite, ots egiten dizu.

        50. Bera, aurtikirik bere kapa, bereala zutik jarri zan, eta etorri zan Jesusgana.

        51. Eta Jesusek esan zion: Zer nai dezu egin dizazudan? Eta itsuak esan zion: Erakuslea, nik ikusi dizadala.

        52. Eta Jesusek esan zion: Zoaz, zure fedea da sendatu zaituena. Eta bereala ikusi zuen, eta bidetik jarraitzen zion.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta alderatu ziradenean Jerusalenera, eta allegatu ziradenean Betaniara Oliboen mendi ondoan, bialtzen ditu bere ikasleetatik bi,

        2. Eta esaten die: Zoazte zuen aurkez dagoan etxadi orretara, eta an sartzen zeratela, bereala arkituko dezute lotuta astotxo bat, zeñaen gañean oraindaño iñor ez dan eseri. Askatu ezazute, eta ekarri zadazute.

        3. Eta iñork ere esango balizute: Zer egiten dezute? Esan zaiozute, Jaunak onen premia daukala eta bereala onara ekartzen utziko dizute.

        4. Eta joaten ziradela arkitu zuten asto bat lotuta kanpoan ate baten aurrean bibida batean, eta askatu zuten.

        5. Eta an zeudenetatik batzuek esan zien: Zer egiten dezute astoa askatzen dezutela?

        6. Berak erantzun zien Jesusek agindu zien bezela, eta utzi zien eramaten.

        7. Eta ekarri zuten astoa Jesusgana, eta beren soñekoak astoaren gañean jarri zituzten, eta Jesus bere gañera igo zan.

        8. Eta askok beren soñekoak bidean zabaltzen zituzten, eta beste batzuek zuaitzetako adar ostodunak ebakitzen zituzten, eta aurtikitzen zituzten bidean.

        9. Eta aurretik zijoazenak, eta berari jarraitzen ziotenak deadar egiten zuten, esaten zutela: Hosanna.

        10. Bedeikatua Jaunaren izenean datorrena, bedeikatua gure aita Dabiden erreinu, datorrela ikusten deguna, hosanna zeruetako tokirik goratuenetan.

        11. Eta joan zan Jerusalenera eta sartu zan tenploan. Eta ikusirik inguru artako gauza guztiak, ordu berandua nola zan, amabiakin Betaniara irten zan.

        12. Eta beste egunean Betaniatik irtetzen ziradela, gose izan zan.

        13. Eta ikusirik urrutitikan piku, ostoak zeuzkan bat, zuzendu zan beraganontz, ikusteko ezerere arkitzen ote zuen, eta pikora allegaturik etzuen ezerere arkitu, ostoak baizik, zeren piku denbora etzan.

        14. Eta itz egiten ziola pikuari, esan zion: Onezkero iñoizere iñork igandik fruturik ez al dik jango. Eta bere ikasleak aditzen zuten.

        15. Eta Jerusalenera etorri ziraden. Eta tenploan sartu zanean, asi zan aurtikitzen, tenploan saltzen eta erosten zeudenak, eta diru ganbiarien maiak, eta usoak saltzen zituztenen esertokiak zatitu zituen.

        16. Eta etzuen utzitzen iñork ere tenploan eraman zezala ezerere aldamen batetik bestera.

        17. Eta erakutsiak ematen ziezten, esaten ziela: Ez al dago eskribitua, nere etxeari jende guziak orazioko etxearen izenarekin deituko diotela? Zuek berriz, lapurren ezkutatoki egin dezute.

        18. Au aditurik, apaizburuak eta Eskribak, bera nola galduko ote zuten asmazioetan zebiltzan, zeren bere beldur ziran, zergatikan jendetza guztia bere dotrinarekin mirestua zegoan.

        19. Eta berandutu zanean, erritik irten zan.

        20. Biaramon goizean ikasleak ikusi zuten, pikua sustraiz igartu zala.

        21. Eta oroitzen zala Pedro, esan zion: Erakuslea, ona non zuk madarikatu zenduen pikua, igartu dan.

        22. Eta Jesusek erantzuten ziela, esan zien: Jaungoikoagan itxedopena iduki ezazute.

        23. Egiaz esaten dizutet, edozeñek esango balio mendi oni: Ken adi ortikan, eta itsasora aurtiki adi, bere biotzean zalantzan ez badago, baizik sinistzen badu, esaten duen guztia, egingo dala, ala egingo zaio.

        24. Argatik esaten dizutet, orazioan eskatzen dezuten guztia, sinistu ezazute artuko dezutela, eta guztia emango zazutela.

        25. Eta orazioan zaudetenean, norbaiten kontra ezertxoere badaukazute, aurrena barkatu zaiozute, zuen Aita zeruetan dagoanak ere, zuen bekatuak barkatu ditzatzuten.

        26. Zeren baldin zuek barkatzen ez badezute, zuen Aita zeruetan dagoanak ere, zuen bekatuak ez dizkizute barkatuko.

        27. Eta berriz Jerusalenera etorri ziran. Eta tenploan zebillala, apaizburuak, eta Eskribak, eta zarrak alderatu zitzaiozkan,

        28. Eta esaten diote: Zer eskubiderekin oiek egiten dituzu? Eta nork eman dizu eskubide au, gauza oiek egiteko?

        29. Eta Jesusek erantzuten zuela, esan zien: Nik ere zuei galde bat egingo dizutet, eta artara erantzun zadazute, eta gero esango dizutet, zer eskubiderekin gauza oiek egiten ditudan.

        30. Juanen bataioa, zerutikoa zan, ala gizonakgandikoa? Erantzun zadazute.

        31. Eta berak beren artean gogorazioetan zeuden, esaten zutela: Esaten badiogu, zerutikoa, esango du: Zergatik bada etziñioten sinistu?

        32. Esaten badegu, gizonakgandikoa, erriaren beldur gera, zeren guztiak sinistzen zuten, Juan profeta egiazkoa izan zala.

        33. Eta erantzuten zutela, Jesusi esaten diote: Ez dakigu. Eta erantzuten zuela Jesusek, esan zien: Bada nik ere ez dizutet esango, zer eskubiderekin gauza oiek egiten ditudan.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta asi zan berai paraboletan itz egiten: Gizon batek masti bat ipiñi zuen, eta esiz ingurutu zuen, eta aitzurtuta, egin zuen an dolare bat, eta dorre bat egin zuen, eta maizter batzuei bereñgan eman zien, eta urrutira joan zan.

        2. Eta bere denboran morroi bat bialdu zuen maizterrakgana, mastiaren frututik maizterrakgandik errenta artzeko.

        3. Berak eltzen ziotela, makillaka zauritu zuten, eta bialdu zuten esku utsakin.

        4. Eta berriz beste morroi bat berakgana bialdu zuen, eta au ere buruan zauritu zuten, eta bete zuten irriz.

        5. Irugarren aldiz beste morroi bat bialdu zuen, eta au il zuten, eta onen ondoan beste asko ere, batzuek zauritzen zituztela, beste batzuek iltzen zituztela.

        6. Oraindikan bada, idukirik seme bakar bat txit maitatzen zuena, hura ere atzenean berakgana bialdu zuen, esaten zuela: Nere semeari bederik lotsaz begiratuko diote.

        7. Maizterrak ordea ikusi zutenean bazetorrela, elkarri esan zioten: Au nagusiaren oñordekoa dek, ots, il dezagun, eta ondadea guretzat izango da.

        8. Eta arrapatzen zutela, il zuten, eta mastitik kanpora lendanaz atera zuten.

        9. Zer egingo du bada mastiaren jabeak? Etorriko da, eta maizterrak galduko ditu, eta beste batzuei mastia emango die.

        10. Ez al dezute irakurri Eskritura santak esaten duen au: Etxea egiten ari ziradenak aurtiki zuten arria, gai etzalakoan, arkantoin nagusiena izatera etorri zan.

        11. Jauna da ori egin zuena, eta alako miraria gure begiakin ikusten gaude?

        12. Eta bera arrapatzeko asmazioetan zebiltzan, baña erriaren beldur ziran, zeren ezagutu zuten berakgana parabola au zuzendu zuela, eta utzirik bera, joan ziran.

        13. Eta bialdu zituzten beragana Fariseoetatik, eta Herodestarretik batzuek, itzen batean arrapatu zezaten.

        14. Zeñak etortzen diradela, esaten diote: Erakuslea, guk badakigu egiatia zerala, eta bakoitza zeñ dan ez dezula begiratzen, eta ez oi zera ere egoten gizonen arpegia ikusten, baizik Jaungoikoaren bidea egian erakusten dezu, zillegi al da kotiza Zesarri ematea, ala ez diogu emango?

        15. Jesusek jakinik aien gaiztakeria, esan zien: Zergatik tentatzen nazute? Ekarri zadazute dirua, ikusi dezadan.

        16. Eta berak ekarri zioten, eta Jesusek esan zien: Zeñaena da irudi au, eta zeñaenak letra oiek? Esaten diote: Zesarrenak.

        17. Eta Jesusek erantzuten zuela, esan zien: Pagatu zaiozute bada Zesarrena dana, Zesarri; eta Jaungoikoarena dana Jaungoikoari. Eta onegatik miresten ziran.

        18. Eta etorri ziraden beragana Sadduzeoak, zeñak esaten duten ez dagoala biztutze berririk, eta galdetzen zioten, esaten zutela:

        19. Erakuslea, Moisesek agindu zigun eskribuz, norbaiten anaia iltzen bada, bere emaztea Semerikan gabe utzitzen duela, bere anaiak artu dezala il zan anaiaren emaztea, bere anaiaren jatorria biztu dezan.

        20. Baziraden bada zazpi anaia. Nagusiena ezkondu zan, eta il zan semerikan utzi gabe.

        21. Eta bigarren anaiak artu zuen lenbizikoaren emaztea, eta il zan, eta onek ere etzuen semerik utzi. Orobat irugarrenari gertatu zitzaion.

        22. Eta orobat zazpi anaiak ezkondu ziran emakume arekin. Eta batek ere etzuen semerik iduki. Guztien atzenean andrea il zan.

        23. Orain bada, biztutze berrian, berriz biztutzen diradenean, oietatik zeñaen emaztea izango da? Zeren andrea zazpiren emaztea izan zan.

        24. Eta erantzuten zuela Jesusek, esan zien: Ez al dezute ikusten argatik uts egiten dezutela, ez dakizutelako eskriturarik, eta ez daukazutelako Jaungoikoaren eskubidearen berririk?

        25. Zeren illen artetik biztutzen diradenean, ez gizonak artuko dute emazterik, ez emakumeak senarrik, baizik zeruetan aingeruak bezela izango dirade.

        26. Orain bada, biztuko diraden illen gañean, ez al dezute irakurri Moisesen liburuan, nola Jaungoikoak itz egiten zuela berarekin sasian, esan zion: Abrahamen Jaungoikoa, eta Isaaken Jaungoikoa, eta Jakoben Jaungoikoa ni naiz?

        27. Ez da illen Jaungoikoa baizik biziena.

        28. Izketa oiek aditzen egon zan Eskribaetatik bat, ikusirik zeñ ongi erantzun zien, alderatu zan Jesusgana, eta galdetu zion, aginte guztien artean aurrena zeñ ote zan.

        29. Eta Jesusek erantzun zion: Aginte guzien artean aurrena au da: Aditu ezazu, o Israel, zure Jaun Jainkoa, Jaungoiko bakarra da,

        30. Eta ala maitatuko dezu zure Jaun Jainkoa zure biotz guzitik, eta zure anima guziarekin, eta zure indar guziakin. Lenengo agintea au da.

        31. Bigarrena berriz, onen antzekoa da: Maitatuko dezu zure lagun urkoa zu zerori bezela. Oiek baño aginte andiagorik besterik ez dago.

        32. Eta Eskribak esan zion: Ongi Erakuslea, egia guztiarekin esan dezu, Jaungoikoa bat bakarra dala, eta bera baño besterik ez dagoala.

        33. Eta maitatzeak bera biotz guzitik, eta anima guziarekin, eta indar guziakin, eta maitatzeak lagun urkoa norbera bezela, holokausto eta eskeñtza guztiak baño geiago balio duela.

        34. Ikusirik Jesusek, jakintzuro erantzun zuela, esan zuen: Jaungoikoaren erreinutik etzera urrutian arkitzen. Eta onezkero iñor ere etzan ausartzen berari galderik egiten.

        35. Eta Jesusek tenploan izketan ari zala, eta erakutsiak ematen zituela, esaten zuen: Eskribak nola esaten dute, Kristo Dabiden semea dala?

        36. Zeren Dabidek berak Espiritu Santuak arkituta, esaten du: Jaunak nere Jaunari esan zion, nere eskuiean eseri zaite, aliketa zure etsaiak zure oñetako oloinpe eginik jarri ditzadan bitartean.

        37. Baldin bada Dabidek bere Jauna ots egiten badio, nondik edo nola bere semea da? Eta jendetza andiak bozkarioz aditzen zion.

        38. Eta bere erakutsietan esaten zien: Alde egin ezazute kontuz Eskribakgandik, zeñak nai duten ibilli soñeko ederrakin, eta plazan diosalak egin dizaieztela,

        39. Eta sinagoketan lenbiziko tokietan eseri, eta jateketetan aurreneko esertokietan egon,

        40. Zeñak andre alargunen etxeak iresten dituzten, berakgatik erregu luzeak egiten dituztelako aitzakiarekin. Oiek gogortasun andiagoarekin kastigatuak izango dirade.

        41. Eta zegoala bein batean Jesus eseria eskeñtzen kutxaren aurkez, begiratzen zuen nola jendeak dirua kutxara aurtikitzen zuen, eta asko aberatsek diru asko botatzen zuen.

        42. Eta etorririk andre alargun beartsu bat, bota zituen bi zuriko, zeñak ardit bat egiten duten,

        43. Eta bere ikasleai ots eginik, esan zien: Egiaz esaten dizutet, andre alargun beartsu onek beste guztiak baño geiago, eskeñtzen kutxara bota duela.

        44. Zeren beste guztiak, ugari zeukatenetik bota dute; andre onek berriz, bere premian zeukana, berak jateko bear zuen guztia bota du.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta tenplotik ateratzen zala, bere ikasleetatik batek esan zion: Erakuslea, begiratu ezazu nolako arriak, eta nolako paretak oiek.

        2. Eta erantzuten zuela Jesusek, esan zion: ikusten dituzu, pareta andi, eta eder guzti oiek? Ez da utziko arririk arriaren gañean, desegiña izan gabe.

        3. Eta zeudela eserita oliboen mendian, tenploaren aurkez, Pedrok, eta Santiagok, eta Joanek, eta Andresek galdetzen zioten:

        4. Esan zaguzu: noiz gertatuko dirade oiek? Eta zer siñale egongo da, gauza guzti oiek kunplitzeko zorian daudela jakiteko?

        5. Eta erantzuten ziela Jesusek, asi zan berai esaten: Begiratu ezazute iñork ere engañatu etzaitzatela.

        6. Zeren nere izenean asko etorriko dira, esaten dutela: Ni Mesias naiz, eta mirari gezurrezkoakin asko engañatuko dituzte.

        7. Aditzen dezutenean, izan bear dutela gerrak, eta dabiltzala gerra otsak, etzaitezte argatik nastu: egia da oiek eginak izan bear dutela; baña oraindikan ez da berakin bukaera allegatu.

        8. Zeren lendanaz jaikiko da jendea jendearen kontra, eta erreinua erreinuaren kontra, eta toki askotan lurdardarak eta gosea izango dirade. Oiek oñazeen asiera dirade.

        9. Bitartean zaudete kontuan zuek zuen gañean, zeren batzarretara eramanak izango zerate, eta sinagogetan azotatuak, eta gobernatzalleen, eta erregeen aurrean egongo zerate nigatik, beren aurrean nere, eta nere dotrinaren testigantza emateko.

        10. Baña lenago erreñu guztiai Ebanjelioa predikatua izan bear zaiote.

        11. Allegatzen danean bada denbora zuek eramanak izateko, beren eskuetan jarri zaitzaten, etzaitezte lendanaz gogorazioetan egon zer esango ote dezuten, baizik ematen zazutena esan ezazute ordu artan, zeren orduan etzerate zuek itz egiten dezutenak, Espiritu Santua baizik.

        12. Orduan anaiak anaia, eta aitak semea eriotzarako emango du, eta semeak gurasoen kontra jaikiko dirade, eta bizia kenduko diote.

        13. Eta zuek nere izenagatik mundu guztiak gorrotatuak izango zerate. Baña atzeneraño fedean sendo irautzen duena, au izango da salbatua.

        14. Ikusten dezutenean berriz, ondamenaren nazka, bear ez dan tokian dagoala (au irakurtzen duenak, konprenditu beza), orduan Judean daudenak, mendietara iges egin bezate,

        15. Eta sabaiaren gañean arkitzen dana, ez bedi etxera jetxi, eta ez bedi ere sartu, bere etxetik zerbait artzera,

        16. Eta kanpoan dagoana, ez bedi atzera itzuli bere soñekoa artzera.

        17. Ai aurdun daudenen, eta aurrak azitzen dituztenen doakabeak egun aietan!

        18. Argatik erregutu zaiozute Jaungoikoari, gauza oiek neguan ez ditezela gertatu.

        19. Zeren egun aietako atsekabeak izango dirade alakoak, nolakoak ikusi ez diraden Jaungoikoak mundua egin zuenetik, orain arteraño, eta ikusiko ere ez dirade.

        20. Eta Jaunak egun aiek laburtu ez balitu, gizonik batere etzan salbatuko, baña berak autu zituen eskojituakgatik, laburtu ditu.

        21. Orduan iñork esango balizute: Ona emen non dagoan Kristo, ona an, etzaiozute sinistu.

        22. Zeren jaikiko diraden Kristo gezurrezkoak, eta profeta gezurrezkoak, zeñak egingo dituzten mirariak, eta gauza arrigarriak engañatzeko, al balitza, autuak berak ere.

        23. Argatik zuek kontuan zaudete, ikusten dezute nola guztia lendanaz esan dizutedan.

        24. Eta atsekabeko egun aiek iragota gero, eguzkia illunduko da, eta illargiak ez du bere argitasuna emango.

        25. Eta zeruko izarrak erorian egongo dirade, eta zeruetan dauden potestadeak, dardaraz ariko dirade.

        26. Eta orduan ikusiko dute gizonaren semea datorrela odeietan eskubide eta gloria andiarekin.

        27. Eta orduan bialduko ditu bere aingeruak, eta bilduko ditu bere autuak munduaren lau aldamenetatik, lurraren atzeneko ertzetik, zeruko gorengo tokiraño.

        28. Eta pikuagandik, parabola ikasi ezazute. Bere erramak bigunak daudenean, eta erne diradenean bere ostoak, uda aldean dala ezagutzen dezute.

        29. Ala zuek ere ikusten dezutenean gauza oiek egiztatzen diradela, jakin ezazute gizonaren semea aldean, ateetan dagoala.

        30. Egiaz esaten dizutet, gizaldi au ez dala iragoko, gauza guzti oiek kunplitu baño lenago.

        31. Zeruak eta lurrak uts emango dute, nere itzak berriz, ez dute utsik emango.

        32. Egun aren, edo ordu aren gañean berriz, iñork ere ezerere ez daki, ez zeruan aingeruak, ez Semeak, baizik Aitak.

        33. Begiratu ezazute bada, zaudete beillan, eta erregutu ezazute, zeren ez dakizuten denbora noiz izango dan.

        34. Gizon baten gisara, zeñak urrutira joanik bere etxea utzi zuen, eta bere morroietatik bakoitzari izendatu zion zer lan egin bear zuen, eta atezaiari agindu zion bellan egon zedilla.

        35. Zaudete bada, zuek ere beillan (zeren ez dakizuten etxearen jabea noiz etorriko dan, izango ote dan arratsaldean, ala gauaren erdian, ala ollarraren kantuan, ala egunsentian).

        36. Batbatean etorririk, lotan arkitu etzaitzaten.

        37. Zuei esaten dizutedana berriz, guztiai esaten diet. Beillan zaudete.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Bi egunen ondoan zan Pazkoa, noiz legamigabeak asitzen diraden, eta apaizburuak, eta Eskribak asmazio zerabiltzaten, nola Jesus saldukeriaz arrapatuko zuten, eta kenduko zioten bizia.

        2. Eta esaten zuten: Ez jai egunean, errian naspillaren bat jaiki ez dedin.

        3. Eta zegoala Jesus Betanian, Simon legenartiaren etxean, eta maiean eserita zegoala, sartu zan emakume bat alabastrozko ontzi okenduz beteriko, narduburuarekin egindako, prezio andiko batekin; eta ausirik ontzia, Jesusen buruaren gañean balsamua isuri zuen.

        4. Zeuden berriz an batzuek, gaizki zeramatenak beren artean, eta esaten zutenak: Zergatik okendu au alperrik galdu da?

        5. Zeren irureun diruan baño geiagoan okendu au saldu zitekean, eta dirua beartsuai emana izan litzakioten. Eta emakumearen kontra orroaka ari ziraden.

        6. Baña Jesusek esan zien: Pakean utzi zaiozute emakume orri, zergatik atsekabetzen dezute? Zeren nerekin egin duen obra, ona da.

        7. Zeren beartsuak beti zuekin dauzkazute, eta nai dezutenean berai ongi egin ziñitzakiekete; ni berriz beti ez naukazute.

        8. Emakume onek bere eskuan zeukana egin du, nere gorputza obirako igortzi du lendanaz.

        9. Egiaz esaten dizutet, mundu guztitik Ebanjelio au predikatzen dan toki guztietan, emakume onen oroipenean, orain egin duena ere kontatuko da.

        10. Eta Judas Iskariote amabietatik bat, apaizburuakgana joan zan, berai Jesus saltzeko asmazioakin.

        11. Zeñak aditu zutenean txit bozkariotu ziran, eta dirua emango ziotela eskeñi zioten. Eta Judas zebillan Jesus aien eskuetan ipintzeko era on baten billan.

        12. Eta legamigabeen lenbiziko egunean, zeñatan Pazkoako bildotsa il, eta eskeñtzen zan, ikasleak esaten diote: Nora joan gaitezela nai dezu, Pazkoako afaria zuretzat prestatzera?

        13. Eta bere ikasleetatik bi bialtzen ditu, eta esaten die: Zoazte errira, eta arkituko dezute pegar bat ur daraman gizon bat, jarraitu zaiozute.

        14. Eta sartzen dan edozeñere tokitan, etxeko nagusiari esan zaiozute: Erakusleak bialtzen gaitu zuri esatera: Non da sala, zeñean nere ikasleakin Pazkoako afaria egingo dedan?

        15. Eta berak erakutsiko dizute apaltoki bat, andia ederki apaindua, eta an prestatu zaguzute.

        16. Eta bere ikasleak joan ziran, eta allegatu ziran errira, eta Jesusek esan zien bezela arkitu zuten, eta Pazkoa prestatu zuten.

        17. Eta eguzkia sartu zanean, joan zan Jesus ara amabiakin.

        18. Eta maiean eseriak zeudela, eta jaten ari zirala, Jesusek esan zuen: Egiaz esaten dizutet, zuetatiko, nerekin jaten duen batek, salduko nauela.

        19. Eta berak asi ziran tristetzen, eta berari esaten bata bestearen ostean: Jauna, ni ote naiz?

        20. Berak esan zien: Nerekin plateran eskua sartzen duen amabietatik bat da.

        21. Egia da, gizonaren semea, beragatik eskribatua dagoan bezela badijoala, baña ai! zeñ doakabea dan gizon hura, zeñaen bitartez gizonaren semea eriotzarako emana izango dan! Obe izango zan alako gizonarentzat, jaio ez balitza.

        22. Eta berak jaten ari ziradela, Jesusek artu zuen ogia, eta bedeikatzen zuela zatitu zuen, eta eman zien, eta esan zien: Artu ezazute, nere gorputza au da.

        23. Eta artzen zuela kaliza, eskerrak ematen zituela, eman zioten: eta guztiak beratatik edan zuten.

        24. Eta esan zien: Au da nere odola, testamentu berrikoa, askogatik isuria izango dana.

        25. Egiaz esaten dizutet, gaurdandik ez dedala berriz matsaren frutu onetatik edango, Jaungoikoaren erreñuan berria edan dezadan egunaren bitartean.

        26. Eta himnoa esanik, oliboen mendirontz irten ziran.

        27. Eta Jesusek esan zien: Guztiok eskandalizatuko zerate nigan gau onetan, zeren eskribatua dagoen: Zaurituko det artzaia, eta ardiak barreiatuko dira.

        28. Baña berriz biztzen naizanean, Galilean zuen aurkez jarriko naiz.

        29. Eta Pedrok esan zion: Guztiak zugan eskandalizatzen badira ere, ni ez.

        30. Eta Jesusek esan zion: Egiaz esaten dizut, zuk gaur gau onetan bertan, ollarrak bi alditan kantatu dezan baño lenago, iru alditan ukatuko nazula.

        31. Eta berak berriz ere itz egiten zuen, esaten zuela: Zurekin batean illa izan bear banintza ere, etzaitut nik ukatuko. Eta orobat guztiak esaten zuten.

        32. Eta badijoaz Jetsemani izena duen baserri batera. Eta bere ikasleai esan zien: Eseri zaitezte emen, nik orazio egin dezadan bitartean.

        33. Eta artzen ditu Pedro eta Santiago eta Juan berarekin, eta asi zan beldurtzen eta atsekabetzen.

        34. Eta esan zien: Nere anima eriotzako antsietan dago. Itxedon ezazute emen, eta bellan zaudete.

        35. Eta piskatxo bat aurrerago joaten zala, lurraren gañean auzpeztu zan, eta erregututzen zuen, al baldin bazan, ordu hura beragandik urrutiratu zedilla.

        36. Eta esan zuen: Ene Aita! Zuk gauza guztiak egin ditzakezu, eta ala kaliza oni nigandik alde erazi zaiozu, baña nik nai dedana ez dedilla izan, baizik zuk nai dezuna.

        37. Eta badator, eta lotan arkitzen ditu. Eta Pedrori esan zion: Simon, lotan zaude? Ordu batean beillan ezin egon al izan zera?

        38. Beillan zaudete, eta orazio egin ezazute, tentazioan erori etzaitezen. Egiaz espiritua prestatua dago, baña aragia argala da.

        39. Eta berriz joanik orazio egin zuen, lengo itzak berak esaten zituela.

        40. Eta itzulirik, berriz lo zetzala arkitu zituen (zeren beren begiak txit logaletuak zeuden) eta berari zer erantzun etziekiten.

        41. Eta irugarren aldiz etorri zan, eta esan zien: Onezkero lo egin ezazute, eta atseden zaitezte. Asko da, ordua allegatua da, ona emen non gizonaren semea pekatarien eskuetan jarria izango dan.

        42. Jaiki zaitezte, goazen. Ona emen non ni salduko nauena, aldean dagoan.

        43. Eta, oraindik bera izketan ari zala, etorri zan Judas Iskariote amabietatik bat, eta berarekin jendetza andia ezpatakin, eta makillakin Apaizburuak, eta Eskribak, eta zarrak bialduta.

        44. Eta saltzalleak siñale bat eman zioten, esaten zuela: Nik musu ematen diodana, hura da, eldu zaiozute, eta kontuz eraman ezazute.

        45. Eta etorri zanean, bereala Jesusgana alderaturik esan zion: Jainkoak gorde zaitzala, ene Maesua. Eta musu eman zion.

        46. Eta berak eskuak egotzi ziozkaten, eta eldu zioten.

        47. Eta inguruan zeudenetatik batek, ezpata ateratzen zuela, apaizburuaren morroi bat zauritu zuen, eta belarri bat ebaki zion.

        48. Eta Jesusek izketan asitzen zala, esan zien: Ezpatakin eta makillakin lapur bat banintza bezela ni arrapatzera atera zerate:

        49. Egunoro nengoan zuekin tenploan erakutsiak ematen, eta ez ninduzuten arrapatu. Baña Eskriturak kunplitu bear dirade.

        50. Orduan bere ikasleak, utzitzen zutela bera, guztiak iges egin zuten.

        51. Baña mutil gazte batek, bere aragiak maindire bakar batekin estaliak zeuzkala, jarraitzen zion, eta eldu zioten.

        52. Baña berak, aurtikirik maindirea, larrugorrian berakgandik iges egin zuen.

        53. Eta Jesus apaiznagusiagana eraman zuten, eta apaiz, eta Eskriba, eta zar guztiak bildu ziran.

        54. Pedrok berriz, urrutitik jarraitu zion, apaizburuaren atariko barreneraño; eta morroiakin suaren ondoan eserita zegoan, eta berotzen zan.

        55. Apaizburuak berriz, eta batzarre guztia, Jesusen kontra testigantza baten billan zebiltzan bera eriotzara kondenatzeko, baña etzuten arkitzen.

        56. Zeren askok testigantza gezurrezkoak esaten bazituzten ere bere kontra, testigantzak etziraden egokiak.

        57. Eta batzuek jaikitzen ziradela bere kontra, gezurrezko testigantza au esaten zuten:

        58. Guk aditu diogu esaten: Nik desegingo det eskuz egindako tenplo au, eta iru egunean eskuz egin gabeko tenplo bat jasoko det.

        59. Baña beren testigantza au ere etzan egokia.

        60. Eta apaizburua batzarrearen erdian jaikitzen zala, galdetu zion Jesusi, esaten zuela: Oiek zure kontra esaten dituzten gauzetara, ezerere ez dezu erantzuten?

        61. Jesus berriz ixillik zegoan, eta ezerere etzuen erantzun. Berriz apaizburuak galdetu, eta esan zion: Kristo Jaungoiko bedeikatuaren semea zu al zera?

        62. Eta Jesusek esan zion: Ni naiz, eta ikusiko dezute gizonaren semea Jaungoikoaren anditasunaren eskuietik eseria, eta zeruko odeien gañean datorrela.

        63. Eta apaizburuak bere soñekoak urratzen zituela, esan zuen: Onezkero testiguak zertarako bear ditugu?

        64. Blasfemia aditu dezute. Zer deritzatzute? Berak guztiak kondenatu zuten, esaten zutela, eriotzaren diña zala.

        65. Eta asi ziran batzuek berari istua aurtikitzen, eta bere arpegia estalitzen, eta berari otsak ematen, esaten ziotela: Profetizatu ezak. Eta morroiak masallekoak ematen ziozkaten.

        66. Eta zegoala Pedro atarian, bean, apaizburuaren neskameetatik bat etorri zan,

        67. Eta ikusi zuenean Pedro berotzen zegoala, begiratzen ziola, esan zion: Zu ere Jesus Nazaretkoarekin zeunden.

        68. Eta berak ukatu zuen, esaten zuela: Nik ez det ezagututzen ere, eta zer esaten dezun ere ez dakit. Eta irten zan kanpora atariaren aurrera, eta ollarrak kantatu zuen.

        69. Eta berriz ikusi zuenean neskameak, inguruan zeudenai asi zan esaten: Ziertoro au aietatikoa da.

        70. Eta Pedrok berriz ukatu zuen. Denbora piskatxo bat geroago, an zeudenak berriz Pedrori esaten zioten: Egiaz aietatikoa aiz, zeren Galileatarra aizan.

        71. Bera berriz, asi zan bere buruari madarikazioak aurtikitzen, eta juramentuarekin esaten: Ez dedala nik ezagutzen gizon au, zeñgatik itz egiten dezuten.

        72. Eta ollarrak berriz bereala kantatu zuen. Eta Pedro oroitu zan Jesusek esan zion itzarekin: Ollarrak bi aldiz kantatu baño lenago, iru aldiz ukatuko nazu. Eta negar egiten asi zan.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta bereala goizean goiz batzarrea eginik apaizburuak zarrakin, eta Eskribakin, eta biltzarre guztiarekin, lotutzen zutela Jesus, eraman zuten, eta Pilatosi eman zioten.

        2. Eta Pilatok galdetu zion: Juduen erregea zu al zera? Eta Jesusek erantzuten zuela, esan zion: Zuk esaten dezu.

        3. Eta apaizburuak asko gauzatan salatzen zuten.

        4. Eta Pilatok berriz galdetu zion, esaten ziola: Ezerere ez dezu erantzuten? ikusi ezazu zenbat gauzatan salatzen zaituzten.

        5. Eta Jesusek ezertxoere geiago etzuen erantzun, alako moduan, non, Pilato arritua zegoan.

        6. Eta jai egunagatik libratu oi zien lotuta zeudenetatik bat, eskatzen zuten edozeñ.

        7. Eta bazegoan Barrabas izena zuen bat, zeñ iskanbillariakin zegoan lotuta, zeñak iskanbilla batean gizon bat il zuen.

        8. Eta igo zanean jendetza, asi zan erreguak egiten, beti egin oi zien bezela.

        9. Eta Pilatok erantzun zien, eta esan zien: Juduen erregea zuei askatuta ematea nai al dezute?

        10. Zeren baziekien apaizburuak, ondamuz bere eskuetan jarri zutela.

        11. Apaiznagusiak berriz zirikatu zuten jendetza, esaten ziela, obe zala berai Barrabas askatuta ematea.

        12. Eta Pilatok berriz itz egiten ziela, esan zien: Zer bada, nai dezute Juduen erregearekin egin dezadan?

        13. Eta berak berriz deadarrez esan zuten: Gurutziltzatu ezazu.

        14. Pilatok berriz esaten zien: Zer gaitz bada egin du? Eta berak indar andiagoarekin deadarrez esaten zuten: Gurutziltzatu ezazu.

        15. Eta Pilatok erriaren guraetara oben egin nairik, utzi zien Barrabas, eta eman zien Jesus, azotatu erazita gero, gurutziltzatua izan zedin.

        16. Eta soldaduak pretorioko atarira eraman zuten, eta gerraridi guztia an biltzen dute.

        17. Eta granazko mantu bat jantziten diote, eta arantzakin koroa bat eorik, egiten zutela ipintzen diote.

        18. Eta asi ziran berari agurrak egiten, esaten zutela: Jainkoak salbatu aikala Juduen erregea.

        19. Eta kañabera batekin bere buruan jotzen zuten, eta berari istuka ari ziran, eta belauniko jarrita adoratzen zuten.

        20. Eta bera irriz bete eta gero, granazko mantua kendu zioten, eta bere soñekoak ipiñi ziozkaten, eta atera zuten gurutziltzatzeko.

        21. Eta alogerean artu zuten baserri batetik zetorren gizon bat, Simon Zirenetarra zeritzana, Alejandro eta Ruforen aita, Jesusen gurutzea eraman zezan.

        22. Eta onela daramate Golgota izena duen toki batera, zeñak Kalbario, edo ezurtokia esan nai duen.

        23. Eta ematen zioten edaten ardo mirratua, eta etzuen artu.

        24. Eta gurutziltzatzen zutela, bere soñekoak partitu zituzten, beren gañean txotx egiten zutela, zeñak zer artuko zuen.

        25. Eta terziako ordua zan, eta gurutziltzatu zuten.

        26. Eta bere eriotza zergatik zan zegoan onela eskribatua: Juduen erregea.

        27. Eta berarekin gurutziltzatu ere zituzten bi lapur, bata bere eskuietik eta bestea ezkerretik.

        28. Eta onenbesterekin kunplitu zan Eskritura, esaten zuena: Gaizkigilleen artean jarria izan zan.

        29. Eta zijoazenak eta zetoztenak blasfematzen zuten, beren buruak mugitzen zituztela, eta esaten zutela: Kaishio, Jaungoikoaren tenploa desegiten dekana, eta iru egunean berriz egiten dekana,

        30. Salbatu adi i erori, gurutzetik jetxitzen aizala.

        31. Orobat apaizburuak ere, iseka egiten ziotela, Eskribakin, elkarri esaten zioten: Beste batzuek salbatu zizkik, bera ezin salbatu dek.

        32. Kristo Israelko erregea jetxi dedilla orain gurutzetik, ikusi dezagun, eta sinistu dezagun. Berarekin gurutziltzatuak zeudenak ere, irainak egiten ziozkaten.

        33. Eta sestako orduan, lur guztia illuntasunez estali zan nonako orduraño.

        34. Eta nonako orduan deadar eginik Jesusek boz andiarekin, esan zuen: Eloi, Eloi, lamma sabaktani? Zeñak esan nai duen: Nere Jaungoikoa, nere Jaungoikoa, zergatik utzi nazu?

        35. Inguruan zeudenetatik batzuek, au aditurik, esaten zuten: Ona non onek Eliasi ots egiten ziokan.

        36. Eta beretatik batek korrika joanik, eta buztitzen zuela arroki bat ozpiñean, eta ipiñirik kañabera baten puntan, inguruan, edaten ematen zion, esaten zuela: Ots, zaudete, utzi ezazute, ikusi dezagun Elias ote datorren berau gurutzetik jetxitzera.

        37. Eta Jesusek, boz andi bat eginik, eman zuen atzeneko asnasa.

        38. Eta tenploko beloa goitikan beera bi zatitan urratu zan.

        39. Eta ikusirik, an aurkez zegoan Euntariak, onelako deadar andia eginda, atzeneko asnasa eman zuela, esan zuen: Egiaz Jaungoikoaren semea zan au.

        40. Baziraden ere an emakume batzuek urrutitikan begira zeudenak, zeñaen artean zeuden Maria Magdalena, eta Maria Santiago txikiaren eta Joseren ama, eta Salome.

        41. Eta Galilean zegoanean, jarraitzen zioten eta serbitzen zuten, baita ere beste emakume asko, berarekin batean Jerusalendik igo ziradenak.

        42. Eta onezkero berandututa (zalako egun hura paraszebe, zeñ dan larunbataren aurrekoa)

        43. Etorri zan Jose Arimateako, gizon argitsua, zeñak ere Jaungoikoaren erreñua itxedotzen zuen, eta ausardiarekin sartu zan Pilatogana, eta Jesusen gorputza eskatu zuen.

        44. Eta Pilato arritua zegoan ain laster il bazan. Eta ots eginik Euntariari, galdetu zion il ote zan.

        45. Eta Euntariak baietz esanik, Jesusen gorputza eman zion Joseri.

        46. Eta Josek, maindire bat erosita, eta gurutzetik Jesus jetxirik, maindirean bildu zuen, eta ipiñi zuen aitz batean egindako obi batean, eta ipiñirik bere kontra arri andi bat, sarrera zarratu zuen.

        47. Eta Maria Magdalena, eta Maria Joserena, zeuden begira non ipintzen ote zuten.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta larunbata irago zanean, Maria Magdalenak, eta Maria Santiagoren amak, eta Salomek erosi zituzten aromak Jesus igortzitzera joateko.

        2. Eta txit goiz astearen lenbiziko egunean allegatu ziran obira, eguzkia onezkero irtenda zegoala.

        3. Eta elkarri esaten zioten: Obiaren sarrerako arria, nork kenduko digu?

        4. Eta begiratzen zutela, ikusi zuten arria kendua zegoala. Zan egiaz txit andia.

        5. Eta sartzen ziradela obian, ikusi zuten galai gazte bat eskuiean eseria, soñeko zuri batekin jantzita, eta arrituak gelditu ziran.

        6. Baña berak esan zien: Etzaitezte beldurtu, Jesus Nazaretkoa, gurutziltzatua izan zana billatzen dezute. Biztu zan onezkero, ez dago emen, ona emen tokia, zeñatan bera ipiñi zuten.

        7. Baña zoazte, eta esan zaiezute bere ikasleai, eta Pedrori, zuen aurretik Galileara joango dala. An ikusiko dezute, esan zizuten bezela.

        8. Berak ateratzen ziradela obitik, korrika joan ziran, zeren beldurtu eta izutu ziran, eta iñori ere etzioten ezerere esan. Alakoa zan beren ikara.

        9. Eta Jesus berriz bizturik goiz, astearen lenbiziko egunean, lenbizi agertu zitzaion Maria Magdalenari, zeñagandik zazpi demonio aurtiki zituen.

        10. Eta Magdalena joan zan bereala berriak ematera, berarekin ibilli ziradenai, zeñak aspertu gabe negarrez ta suspirioz zeuden.

        11. Eta berak aditu ziotenean esaten bizi zala, eta berak ikusi zuela, etzioten sinistu.

        12. Eta oiek iragota, agertu zitzaien beste irudi batean beretatiko biri, zeñak kanpoetxe batera bidean zijoazen.

        13. Eta berak, agudo zijoazela, besteai eman ziezten berriak: baña aiek ere etzien sinisterik eman.

        14. Atzenean, zeudela amaikak maiean eseriak, agertu zitzaien, eta beren sinisgaitztasunarekin, eta biotzeko gogortasunarekin arpegian eman zien, bera biztuta ikusi zutenai sinisterik etzielako eman.

        15. Eta esan zien: Mundu guztira joaten zeratela, gizaseme guztiai Ebanjelioa predikatu zaiozute.

        16. Sinistzen duena, eta bataiatua dana, salbatua izango da. Sinistzen ez duena berriz, kondenatua izango da.

        17. Sinistzen dutenai berriz, mirari oiek jarraituko die, nere izenean demonioak aurtikiko dituzte, izkuntza berrietan itz egingo dute,

        18. Sugeak eskuetan erabilliko dituzte, eta gauza iltzalleren bat edaten badute ere, ez die gaitzik egingo, erien gañean eskuak ipiñiko dituzte, eta sendatuak geldituko dirade.

        19. Eta Jauna Jesus egiaz, berai itz egin eta gero igo zan zerura, eta Jaungoikoaren eskuiean dago eseria.

        20. Eta bere ikasleak, joaten ziradela, aldamen guztietan predikatu zuten, Jauna beren alde zutela, eta laguntzen zien mirariakin beren dotrina sendotzen zuela.

 

  hurrengoa