www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poli
Augustin Anabitarte
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Augustin Anabitarteren idaz lanak, Juan San Martinen edizioa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986

 

 

  hurrengoa

ASI-ITZA

 

        Ona, irakurlea, non dezun Poli mutiko «pijua». Bautista Bazterretxe ez zan onen mallakoa, ezta alderatzeko ere. Ura «bazter-etxe», au «bazter-zulo». Barka, Poli, izengoitia, abizen bearrez bazaude ere.

        Polik emen esan baño gaiztakeri geiago egin zituan. Ala ere, naikoak. Bakarrik munduan, gurasoak aldegiñak, ikasbide onik ikusi ez, barkagarria zaigu Poli.

        Ain bakarrik ere, eskerrak bere buruaren jabe zala. Ain jabe ere, nai zuan aldera jotzen zuan. Jo ta utzi, ostera jotzeko. «Igual» ara, onera bearrez. Zer gogoak eman, biziimodu berria gure mutikoak. Aguro aspertu. Bide berria artu ta lenagokoa iñori ezere esan gabe utzi, nai zuan artan bertan. Beñere ez sari-zai.

        Gaztetandik ernetu bear izan zuan bere burua. Bearrak asko erakusten du. Goizero zer-jan arkitzen bazan ere, ez iñoren mende. Bakarrik munduan asi zanean, —berak noiztik jakin ez— gazterik asko, bere aalez billatu bear izan zuan bizimodua. Ta atxituta ere errez laga, beti esku-utsik ibilliarren. Jainkoak bearra berditzen duala baleki bezela ibiltzen zan. Txoriaren irudi berbera zan.

        Aita-orde ona izan lezakean: «Akulamendi» ontziko sukaldaria. Batzuek «ardo berritxua» edo ardiek atzetik baba bezela, erritalari purrukatua zan.tarteka, «pillosopua». Ikusi dezu, irakurlea, gazta gordetzeko bae burniarizkoa? Ba-dabilkitzu eltxoa gora ta beera barrenen sartzeko txuloa ezin somaturik. Alako batean dzast! sartuta ba-doa gaztara. Ikusi dezu eltxoa sartzen? Ez dezu ikusiko ba-ateratzen. Egiñalean ibilliko zaizu biraka alperrik. Ezin geiagoan emango dio egari. Eta bertan ezin aterarik geldituko zaizu.

        Alaxe izaten ziran sukaldariaren gogapenak. Eltxoaren gisa buruan sartu, baño bein sartuz geroz «akabo» aien ateratzea. Aren zalapartak gora-beera, oso biotz-bera zan. Biotz-ikutua izaten zuanean, maitalea zan; gizona eme, ollarra ollo. Benetan, Poli ain aldakorra izan ez balitz, sukaldaria leukake aita-orde on-ona.

        Ez aita, ez aita-orde, baño bai aita... giarreba. Bera bizi zan «aparteko» mundu artan, tokiari muxin eta jendeari iges egiten zien. Baño neskatx polit batek, denboraz... denboraz... biotza beregana lotu zion. Orra Gaztelu zaarreko lo-zulotik nola aldatu zan, ibillian-ibilliz, Elizondoko etxe eztitsura.

        Ene Jainko maitea, munduak zenbat joan-etorri eta zenbat gora-beera izaten dituan! Polik, lurrean nork begiratua ez izanarren, ba-zeukan zeruan bere Aingeru Zaindari ona. Gauzak nola izaten diran: batera ta bestera ibilli, ta atzenean ezmugitu-tokira erori; erori sagar eldua. Donostian bizitzen asi ta Donostira ezkonduta etorri. Juanbeltz gizajoa!

        Mutil onen bizitza, noski, atsegiña da jakiten. Kristau guztiak ez gera berdiñak: batzuk onak, besteak gaiztoak; batzuk alper, besteak langille; batzuk apal, besteak nabari; batzuk koldarrak, besteak ausarditsuak... Nolakoa ote zan gure Poli? Irakur ezazu asi-itz oni darraikiona.

EGILLEAK

 

  hurrengoa