Abe 02 15

Hiriart-Urrutiren bi ipuin

Ehun urte, joan den hilaren 4an, Jean Hiriart-Urruti hil zela. «Bakotxak bere ofizio: apeza elizan, redaktorea bere gazetan», egin zuen aholku, zorrotz, Agosti Xahok behiala. Alabaina, errealitatearen aldakuntzak ez dauka etenik: politikan muturra sartutako sotanadun adina prakadun ezagutuko genuen elizkerian murgil. Zer esango zukeen gure Xaho maitagarriak Jean Hiriart-Urrutiren artikulu inpertinent eta errabiatiak irakurri ahal izan balitu? Jean Hiriart-Urruti, izan ere, nabarmen gailentzen da apezek egindako idatzietan eta politikaz idatzi duten kazetarietan: argudiatzeko ahalmena, eztabaidarako trebetasuna, irakurlea harrapatzeko xarma, ironia, lapur-nafarrera literarioaren erabilera herrikoia… Aski dohain badute Hiriat-Urrutiren artikulu ugariek gaur egun ere —urruntasunak ulerbera egiten gaitu— bere jarrera karka, ultra edo katopopulistaren azpian ageri duen idazle senaz goza dezagun. Bi adibide eskaintzen dizkizuegu, bata antologietan jaso izan dena, Makila ken, eta bestea makila oihalduna estakuru hartuta alegia politikoa osatzen duen lan bitxia, Har zazu parasola, sinadurarik gabe argitaratua, harenak bezala hartu izan diren beste lan asko bezala. Hau ere Hiriart-Urrutirena izan litekeela uste dugu, edo haren oso ondoko edo oso aldameneko jarraitzaileren batena. Zalantza txiki hori daukagu, osagarrietan ez baitu erlijioa erabiltzen, eta hau salbuespen handia luke.

Agenda

Efemerideak

Kritikak