Aza 02 15

Pasolini Ile luzearen aurka

Berrogei urte azaroaren bian Pier Paolo Pasoliniren gorpua Ostiako hondartzan azaldu zela. Nekez argituko da haren heriotza: gorroto handiak bildua urteetan, eta ikerketa arriskutsu batean abiatua Mattei aferan. 1968 urte mitikoan estatuaren egiturak astindu zituen mugimendu handia sortu zen Italian, Ezker Berria esan izan zaiona, alderdi komunistaren ildo kontserbadorea agerian utzi zuena. Pasolinik itxaropenez eta begi zorrotzez jarraitu zituen belaunaldi gazteen borrokak, Scritti corsari liburuan bilduko  zituen artikuluetan bere iritzi beti librea emanez. Horietako bat ekarri dugu oraingoan, Ile luzearen aurka (Contro i capelli lunghi,1973), Pasolini politikoa, pentsalaria eta semiologoa ederki islatzen duelakoan, alegia, Pasolini ezezagunena. Ez haatik makalena.

Agenda

Efemerideak

Kritikak