Mar 02 06

Frederic Mistral eta Mireio

1830ean jaio zen Maianon (Maillane, frantsesez). Zuzenbide ikasketak egin eta gero, Joseph Roumanille poetaren eraginpean eta lankidetzan, Okzitaniaren eta okzitanieraren sustatzaile eta eragile nagusiena bilakatu zen, kultura okzitanoaren berpizkunderako sortutako Felibrige mugimenduaren bitartez. Lan politiko eta sozial honekin batera, literatur lana da handia. Okzitanieraren berreskurapena lortu zuen (ortografia klasikoa ere aldtuz), 1904an Literatura Nobel saria erdietsiz. Bere lehen lan nagusia, Mireio (1859), urte askoren fruitua da. Vincen (Bikendi) eta Mireioren (Mireio) arteko amodioen kontaketa, poema liriko luze ederra. XIX. mende amaierako eta batez ere XX. mende hasierako euskal kultur mugimenduan erreferente oso inportantea izan zen Frederic Mistral, okzitaniera “goien gradora” igotzen egindako lanagatik. Nikolas Ormaetxea Orixe-k Mireio euskaratu zuen, eta Klasikoen Gordailuan osorik irakur daiteke, egileari buruzko aurkezpen eta guzti. Magali poemaren itzultzaile gisa ere ageri da Orixe hainbat katalogotan, baina berau Mireio obran agertzen den kantua da.
Orixeren itzulpenez gain, Santi Onaindiak ere euskaratuak ditu, Olerti aldizkarian, hainbat poema. Bertso eta Olerkien Hemerotekan irakur daitezke denak.
1914ko martxoaren 2an hil zen Frederic Mistral, Maianon. Ordurako, baina, okzitanieraz idatzitako literatur obra eta kultur lan handia —Okzitanierazko tradizioaren biltzaile bezala— utzi zuen. Hona hemen bere lanen bibliografia bat, eta berari buruzko web gune batzuen zerrenda. Oso aberatsa da Provenzako Unibertsitateak eta Le Ciel D’Oc elkarteak egindako gunea, Mistralen lan guztiak aurki daitezkeen gunea, okzitanierazko beste hainbat autoreren lanak ere badakartzana. Okzitaniari buruz Cirdoc ekartearen gunea ere baliagarria da.

Web guneak

Bibliografia

  • Mireio (1859)
  • Calendau (1867)
  • Lis isclo d’or (1875)
  • Nerto (1884)
  • La reino Jano (1890)
  • Lou pouemo dou rose (1897)
  • Moun espelido, Memori e Raconte (1906)
  • Discours e dicho (1906)
  • La genesi, traducho en prouvençau (1910)
  • Lis oulivado (1912)
  • Lou tresor dou felibrige (1878-1886)

2 aipamen

  1. Literatur Emailuak » Gabriela Mistral hil zela 50 urte:

    […] 1907ko urtarrilaren 10ean zendu zen, New Yorken, Gabriela Mistral idazlea. 1889an Txilen jaioa, bere literatur ibilbideagatik, poesia lanak batik bat, 1945eko Literatura Nobel saria eman zioten. Irakaslea, XIX. mende amaieran hasi zen poesia sariak irabazten. Amodioa gai nagusietako bat da bere obran, baina baita heriotza ere.1920ko hamarkadan Txiletik lehenbizikoz irten eta geroztik Amerika eta Europa artean bizi izan zen. Gaixorik, New Yorkera erretiratu eta 1957an hil zen, orain 50 urte. Euskaraz bere dozena bat poema irakur daitezke, denak literatur aldizkarietan publikatuak (batez ere Olerti-n), hainbat euskaratzaile izan direla: Santi Onaindia, Juan Anjel Etxebarria, Nemesio Etxaniz, Gabriel Aresti. Bertso eta Olerkien Hemerotekan aurkituko dituzu. Lucila Goody Alcayaga zuen ponteko izena, eta Gabriela Mistral bere bi poeta gustukoenen izenak baliatuz  osatu zuen: Gabriele D’Annunzio eta Frederic Mistral. Azken hau Okzitaniako poeta nagusienetakoa, Mireio bere obra esanguratsua Orixek euskaratua dago, eta Klasikoen Gordailuan irakurgai. Gabriela Mistralen berri izan eta bere poemak irakurtzeko gune aproposa Txileko Unibertsitateak eskaintzen du. Idazlearen bizitza, kronologia, bibliografia, gutunak eta poesia lanak on-line. Kategoriak: urteurrenak, euskarara ekarriak. WordPress bitartez weberatua. […]

  2. Literatur Emailuak » Bernard Manciet olerkari gaskoia:

    […] Okzitanierazko literaturaz albiste bat eta helbide interesgarriak eskaini genituen Frederic Mistralez egindako albistean, eta Manciet berari buruz informazioa eta bibliografia topa daiteke Wikipedian eta, bitxia, okzitanierazko literaturari buruzko ingelesezko webgune honetan. Kategoriak: euskarara ekarriak. WordPress bitartez weberatua. […]

Agenda

Efemerideak

Kritikak