Abe 26 06

Teilatuko lizarra liburua eta errezitala

Koldo Izagirrek Donostiako Tabako Fabrikan aurkeztu zuen Teilatuko lizarra kantu liburua 2006ko apirilaren 4an errezital baten bitartez, eta jarraian arrats hartan bertan Joseba Tapiak Real Politik diskoa izan denaren premier bat eskaini zigun. Koldo Izagirreren errezital hura duzu hemen audiozko artxiboetan entzuteko, 13 kantuz taxutua, eta horietako bakoitza berbaldi batekin osatua edo iruzkindua. Izagirrek hogeita hamar urtetik hona argitaratutako kantu eta kantugaiak, eta gordean zeuzkan beste hainbat letra berri jaso ditu Teilatuko lizarra liburuan: sehaska abesti xaloak eta gaiztoak, blues malenkoniatsuak, baladak, koplak… eta baita ere kantu kultua esan genezakeena, frantsesek chanson à paroles esaten dutena, kantu berbadunak, “zer edo zer” molde jasoan esaten duten parolak, letrak. Osorik irakurtzeko daukazu liburua ere.

  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06:13

Agenda

Efemerideak

Kritikak