Urr 04 06

Iruñeko euskara Beriainen eskutik

Euskarazko obra esanguratsu guztiak Klasikoen Gordailuan erakusteko ahaleginarekin jarraituz, Utergako apaiz izandako Juan Beriainek argitaratu liburu biak eskaintzen dira oraingoan. Izenburu argikoa, Tratazen da nola enzun bear den meza (1621) delakoa XVII. mendean Kontrarreformaren itzalpean argitaratzen den lehenetakoa dugu. Askoz ezezagunagoa (nahiz, betiere, oso aipatua), Hegoaldean Trentoren itzalpeko dotrinen tradizioari ateak ireki zizkioten obren artekoa da, halaber, haren Doktrina kristioarena (1626) ere, Betolazaren Doktrina Kristiana (1596) kenduta, galdua baita Eltsokoarena eta zatika baino ez ezagutzen 1614koa dirudien anonimoarena. Horren karietara, bada, eta bestelako motibaziorik ukatu gabe bada ere, dasta bitez idazlan biak gutxienez XVII. mendeko Iruña euskaldunaren erakusgarri gisara, izan ere, Beriainek lehen liburuan zioen bezala, “yo escrivo el [euskara] que se habla en Pamplona, Cabeça deste Reyno, y Obispado de Navarra, que es el que se habla en la mayor parte del, donde se habla bascuence, y el que mejor se entiende en todas las partes“.

Agenda

Efemerideak

Kritikak