Abu 15 02

Txistu y Tamboliñ aldizkaria berriro argitara

Txistu y Tamboliñ… y este coño es mío izenburuarekin agertu dute zenbaki berria, paperezko argitalpenaren ordez orain Interneten bitartez. Txistu y Tamboliñ aldizkariak zazpi zenbaki eman zituen 1983tik 1993ra, eta harrezkero ez da besterik izan egundaino. Ale berriak Gioconda berezi bat dakar lehen orrialdean, aurreneko Txistu y Tamboliñen azaldutako poster huraxe bera hain zuzen ere. Poemak, narrazioak, atsotitzak, testu klasikoak (Jean Martin Hiribarren) irakurriko dituzu, eta zinema gidoi bat ere bai. Garai batean ohi zuten bezalaxe, euskarazko eta erdarazko lanak bilduko ditu literatur aldizkariak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak