Ira 18 14

Gerla Handia: Irabazi dugu!

Lehen garaipen handia, Marne ibaiako guduan Alemania gertatu da galtzaile. Gaina hartzean Lurdako amaren laguntza funtsezkoa izan dela azpimarratzen du Eskualduna-k. Alemaniarren jokabide okerrak aletzen ditu, gerra egiteko erabakia hartua zutela, arerioak gutxietsi zituela, ez zutela Altsazia eta Lorrena bereganatzen jakin, kazetarentzat ez da Alemania bakarra eta horrek zailtzen du haien batasuna. Igarle dabil Eskualduna, gerra honen ondotik armadak gutxituko direla uste baitu. Ondotik kolpatu eta hilen berri ematen du, zehaztasun osoz kontatzen du soldadu frantses baten pasadizoa, frontean gertaturikoak gizatasunaren eredutzat hartua. Apaiz lotinanta, Ibarnegarai diputatua, Eskualduna ez da etxekoekin ahaztu. KirikiƱok Euskadi-n Wilson AEBetako lehendakariak Gilen Kaiserrari kargu hartu diola agertzen du, Belgikan emakumezkoekin egin demasen karietara hartu dio kargu. Ingelesen abertzaletasuna goratzen du Euzkadi-k, kintarik ez duen herrialdean nola agertzen diren prest armak hartzeko aberriaren etsaien kontra. Astekariak gertakari hori probesten du hainbat herrikideren ustezko abertzaletasuna kritikatzeko.

Agenda

Efemerideak

Kritikak