Urt 15 14

Ibon Sarasolaren Poemagintza

Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) hogeita hiru urte zituela argitaratu zuen Poemagintza liburua (Kriselu, 1969). Gure inoizko poetarik goiztuenak ordea nortasun poetiko heldua agertu zuen titulu xume eta aldi berean fierraren azpian: arruntkeriaren aurkako borroka bat, delikateziaz eta espiritu landuan egina. Irudi eta baliabide klasikoen ukoa, banalitateak izan zitezkeen gaien hautua, gauzen deskripzio sotil eta sutila… Ildo berri bat, zaila, ausarta, ebaki zuen Sarasolak. Estilo biluzi eta erritmikoan garatuak, Poemagintzako poemek intimitate hauskor batean biltzen gaituzte, pianoak sortuak balira bezala.

Aipamen bat

  1. Iretargia harrika hausteko poemak | Boligrafo gorria:

    [...] Emailuetan irakurtzen dugunez, 23 urte besterik ez zituen Sarasolak poema horiek argitara eman zituenean. “Irudi eta [...]

Agenda

Efemerideak

Kritikak