Urr 24 13

Langston Hughes-en ipuin bat

Zuria balitz bezala portatzen den beltza da Ez ikusia kontakizuneko protagonista dohakabea. Langston Hughes idazle iparramerikarrak 1934an The Ways of White Folks liburuan argitaratu zuen laugarren ipuina da (Passing), orain Koldo Izagirrek euskaraturik bidali diguna. Honela mintzo zaio Jack bere amari gutunez: “Neure buruari galdetzen diot zer esanen ote zidan esan izan banio beltza nintzela”. Langston Hughes (1902-1967) poema, kantu, nobela, ipuin, antzerki eta opera ederren egilea izan zen; Zora Neale Hurston, Wallace Thurman, Countee Cullen idazleen adiskidea, eta Kurt Weill, Jan Meyerowitz, Charles Mingus musikarien laguna.

Agenda

Efemerideak

Kritikak