Aza 14 25

Sakiren ipuinak

Narrazio laburraren maisu izan zen Hector Munro Saki.  Izuaren eta umore beltzaren erreferente, garaiko gizarte victoriarraren erretratu  gordinak egin zituen bere ipuinetan. Adinagatik beharturik ez bazen ere, I. Mundu Gerrara jo zuen soldadu, eta lubakietan hil zen 1916ko azaroaren 14an, 46 urte zituela. Jon Mirandek ekarri zuen lehenik euskarara, ipuin bi  (Iphuin khondatzailea, eta Leio irikia), Egan aldizkarian —Sakiren narrazio ezagunenetako bat, The Storyteller, Mikel Azurmendik berreditatu zuen Miranderena Porrot aldizkarian–. Geroztik egile ingelesaren piezak euskaratu dituzte Luigi Anselmik (Bi istorio), Joseba Sarrionandiak (Gonbidatuak), Rosa Miren Artolak (Ipuin hautatuak), Amaia Lasherasek eta Aritz Brantonek (Kontalaria/Traste-gela), eta Ana I. Moralesek (Nemesisen jaia). Gutizia bilduma bat.

Agenda

Efemerideak

Kritikak