Ots 17 11

Becquerren bi ipuin

Nobela grafikoak boladako bilakatzen ari dira, nahiz eta aspaldikoak diren halako albumak eta kontakizun moldeak. Gustavo Adolfo Becquer idazlearen gidoiaz bere anaia Valerianok margotutako liburua duzu adibide xume bat: Los Borbones en pelota (1868). Liburu hartako Becquer satirikoa duzu, baina Becquer erromantikoa da guretzat ezagunagoa. Becquer jaio zela gaur 175 urte bete direla aitzakiatzat hartuta, Manu Lopez Gasenik 1991n itzulitako bi ipuin eskaintzen dizkizugu: Sorrera (1861) eta Ilargi-errainua (1862), biak El Contemporaneo agerkarian plazaratuak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak