Ots 16 21

10 poema Joan Margaritenak

Laurogeita bi urte zituela hil da, otsailaren 16an, Joan Margarit poeta. Kataluniako literaturako erreferenteetako bat,  30etik gora poema liburu argitaratua da, Miserikordia etxea, besteak beste, 2009an Juan Ramon Makusok euskarara ekarri zuena. Hitzaren xerkatzailea, poemak idatzi ez ezik eraiki egiten zituen, idazletzarekin batera lanbide izan zuen arkitektoaren lumatik. Haren heriotzaren kari, Josu Goikoetxeak bederatzi poema itzuli ditu, hemen irakur ditzakezuenak Hedoi Etxartek 2013an ekarritako batekin batera.
Miserikordia etxea liburuan, Juan Ramon Makuso eta Joan Margarit poeten arteko solasaldia ere gehitu diogu euskarara ekarritako poema sortari.

Agenda

Efemerideak

Kritikak