Ira 03 09

Ivan Turgeneven nihilistak

Ehun mila hektarea lur eta bost mila jopu zituen familia bateko semea zen Ivan Sergeievitx Turgenev. Ehiztari baten idazkiak kontakizun bilduman esklabotzaren bidegabekeria salatu zuelako haserretu egin zen Gobernua, eta bere etxaldetik irteteko ia bi urteko debekua ezarri zion. Zigorra bete bezain laster alde egin zuen Errusiatik. Gaurko egunez hil zen, 1883ko irailaren 3an, Paris ondoko Bougival herrian. Tolstoirekin harreman gatazkatsuak izan zituen arren, hil hurren zenean esan omen zion: “Adiskidea, itzul zaitez literaturara”. Jose Moralesek duela hamar urte euskarara ekarritako Aita-semeak nobela (1862) eskaintzen dizugu sarean. Errusiako gazte ikasien pentsamoldeak (nihilistak) deskribatu zituen Turgenevek, belaunaldi zahar eta berriaren arteko eztabaiden bidez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak