Api 21 09

Mark Twain, Huckleberry Finn-en abenturak

Gaurkoa bezalako egun batez baina 1910ean hil zen Mark Twain, 75 urte zituela. Gaztetan inprimategi batean egin zuen lana, ondoren ontzi gidari Mississippi ibaian, urre bilatzaile, egur tratulari, eta azkenean kazetari eta idazle. Aintzane Ibarzabalek 1990ean euskaratutako Huckleberry Finn-en abenturak eskaintzen dizugu asteon, honela hasten dena: “Ez duzu nire berri izango, baldin eta ez baduzu Tom Sawyerren abenturak izeneko liburua irakurri (…) Zera, hauxe da liburuaren amaiera: Tom eta biok lapurrek leize-zuloan gordetako dirua aurkitu genuen, eta hala aberastu egin ginen. Sei mila dolar hartu genituen bakoitzak… dena urrea. Ikaragarrizko diru ikuskizuna zen dena batera pilaturik zegoenean. Bada, Thatcher epaileak dirua hartu eta interesak emateko moduan jarri zuen, eta egunean dolar bana ematen zigun”.

Mark Twainen beste idazlan batzuk:

  • Bizirik dago, ala il zan? Itzul: M. Lekuona (Egan, 1957)
  • Tom Sawyerren abenturak. Itzul: G. Etxeberria (Lur, 1979)
  • Tom Sawyer detektibe (Hordago, 1980)
  • Printzea eta eskalea. Itzul: Josu Zabaleta (Lur, 1981)
  • Printzea eta eskalea. Itzul: Bittor Mujika (Elkar, 1981)
  • Zerutiko gutuna. Itzul: Felipe Juaristi (Literatur Gazeta, 1985)
  • Erregegaia ta eskekoa. Itzul: Oskillaso (Ibaizabal, 1986)
  • R arrazarena. Itzul: Mitxel Sarasketa (Susa, 1988)
  • Hadleyburg usteldu zuen gizona. Itzul: Javi Cillero (Erein, 1993)
  • Hiru kontakizun. Itzul: Koro Navarro (Elkar, 1994)
  • Tom Sawyer-en abenturak. Itzul: Iñaki Mendiguren (Elkar, 1995)

Agenda

Efemerideak

Kritikak